Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak UPV/EHUko Uda Ikastaroetan parte hartuko du krisialdi ekonomiko eta ingurumen-politikari buruzko ikastaro batekin

2011.eko uztailak 11

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) parte hartzen du Euskal Herriko Unibertsitateak Donostiako Miramar Jauregian egiten duen Uda ikastaro batekin. Aipatutako gaiak 'Crisis económica y política ambiental' izena du, gaurtik datorren asteazkenera arte izango da eta, gaur goizean, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua den Pilar Unzaluk hasiera eman dio.

Ikastaroak, ingurumen-politika gogor bat milioika lanpostuak sortzeko aukera dela usten dutenen eta ingurumen-babesa ekonomia gehiago hondoratuko duen gainkostua dela pentsatzen dutenen arteko eztabaida agerian ipiniko du bederatzi saioetan. Parte hartuko dute, besteak beste, Felix Dodds-ek, Stakeholder Forum-eko zuzendari exekutiboak, eta Eloísa Ortega, Espainiako Bankuko Koiuntura eta Aurreikuspen Ekonomikoaren Saileko zuzendaria.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko