Eusko Jaurlaritzak baimena eman du bizitza pertsonala eta familiakoa bateragarri egiteko eta seme-alabak dituzten familientzako laguntzetarako (Gobernu Bilera 2021-5-11)

2021-05-11

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu duen kontziliaziorako eta seme-alabak dituzten familientzako prestazioetarako ohiko laguntza-paketeari.  Guztira, Eusko Jaurlaritzak 64 milioi euro inguru inbertituko ditu bi horien artean, 2021. urte honetan.

37 milioi ohiko kontziliazio-laguntzak finantzatzera bideratuko dira; izan ere, badaude pandemiaren eraginak arintzeko hartu diren aparteko beste ildo batzuk. Laguntza horiek duela bi hamarkada baino gehiago hasi ziren Euskadin banatzen, eta zenbait jarduketa-ildo dituzte

Oro har, familiei laguntzeko neurriek honako hauek barne hartzen dituzte:

  • Semeak edo alabak zaintzeko lan-eszedentzian edo lanaldi-murrizketan dauden langileentzako laguntzak. (2019an abian jarri diren haurdun geratzen ez diren gurasoentzako amatasun/aitatasun laguntzak barne).
  • Eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileentzako laguntzak, seme-alabak, mendekotasun-egoeran dauden familiartekoak edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko.
  • Seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzak.

Zehazki, 28 milioi euroko partida seme-alabak zaintzeko eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden langileei erantzuteko diseinatuta dago. Beste ia 700.000 euro daude, 3 urtetik beherako seme-alaba adingabeak zaintzeko langileak kontratatzeko laguntzetarako. Eta 1,14 milioi euro eszedentzia-egoeran edo lanaldi-murrizketan dauden pertsonentzako laguntzetara bideratzen dira, seme-alabak, mendekotasun-egoeran dauden familiartekoak edo osasun-egoera oso larrian dauden familiartekoak zaintzeko. Gainera, 7 milioi amatasun-lizentzia hartu ez duten gurasoentzako laguntzetarako erreserbatzen dira.

Laguntzak ume bakoitzeko

Beste 27 milioi seme-alabak kargura dituzten familiei laguntzeko dirulaguntzetara bideratuko dira. Horrela, laguntza ekonomikoa eman nahi zaie familiei, jaiotzaren, adopzioaren, adoptatu aurreko bizikidetzarako zaintzaren ordezkaritzaren edo tutoretzaren bidez seme eta alaben ondorioz eragiten diren aparteko zailtasunei arreta ematen laguntzeko.

 

Laguntzak emateko epeak eta ordainketa-kopurua, egoeraren arabera

Seme edo alaba kopurua

Ordainketa-kopurua

Noiz/Egoera

Lehenengo semeagatik edo alabagatik

1 ordainketa

  • Jaiotza
  • Adopzioa
  • Adopzio aurreko harrera
  • Tutoretza (18 urtetik beherakoak)

Bigarren semeagatik edo alabagatik

3 ordainketa:

1

  • Jaiotza
  • Adopzioa
  • Adopzio aurreko harrera
  • Tutoretza (18 urtetik beherakoak)

1

1 urte betetzean

1

2 urte betetzean

Hirugarren semeagatik edo alabagatik eta hurrengoengatik

7 ordainketa:

1

  • Jaiotza
  • Adopzioa
  • Adopzio aurreko harrera
  • Tutoretza (18 urtetik beherakoak)

1

1 urte betetzean

1

2 urte betetzean

1

3 urte betetzean

1

4 urte betetzean

1

5 urte betetzean

1

6 urte betetzean

 

Laguntza hori gutxienez 400 eurokoa da eta, gehienez, 900 eurokoa. Zenbateko hori aldatu egiten da, familia-errentaren arabera.

Laguntzaren zenbatekoa, familia-errentaren arabera

Familia-errenta

Seme edo alagabatiko laguntzaren zenbatekoa

Desgaitasuna edo mendekotasuna duen seme edo alagabatiko laguntzaren zenbatekoa

20.000 € edo gutxiago

900 €

1.800 €

20.000 € eta 30.000 € bitartean

500 €

1.000 €

30.000 € baino gehiago

400 €

800 €

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko