Berriak Hezkuntza

Musikak 0-3 adin tartean duen garrantziaz hitzaldia, Haurreskolak Partzuergoaren eskutik

2021-05-10
  • Jabier Muguruzak eskainiko du hitzaldia asteazkenean, maiatzaren 12an, online: “Familian, musikaz gozatuz”
  • Familiei eta hezitzaileei zuzenduriko saioa, interesik duen edonorentzat ere irekia izango da

Haurreskolak Partzuergoak hezkuntza komunitate guztiari zuzenduriko hitzaldi eta saioak burutzen jarraitzen du. Aste honetan, partzuergoko familia eta hezitzaile guztiei zuzenduriko hitzaldia antolatu du asteazkenerako, maiatzaren 12rako, musika ardatz hartuta.

Jabier Muguruza musikari, kantari eta idazleak hartuko du hitza asteazkenean. “Familian, musikaz gozatuz” izenburuarekin, 0-3 adin tartean musikak haurren garapenerako duen garrantziaz arituko da irundarra, online saioan. Musikaz gozatzeko eta hezteko une hori batez ere familia giroan bizi beharrekoa dela azpimarratzen du hizlariak.

Baina saio bakarra beharrean, bi eskainiko ditu Muguruzak: lehena euskaraz eta bigarrena gaztelaniaz. Gainera, hezitzaile eta familientzat ezezik, gaiarekin interesik duen herritar ororentzat ere irekia izango da.

Maiatzak 12, asteazkena:

  Euskaraz:        17:30 -18:30  https://bit.ly/3ubwmL6

  Gaztelaniaz:    18:45 -19:45   https://bit.ly/3aTvvqW

Hitzaldia online izango da, Teams plataformaren bidez.

 


Emanaldia amaitu ondoren, Haurreskolak Partzuergoaren YouTube kanalean argitaratuta geldituko da hitzaldia, nahi den unean berriro ikusi eta entzun ahal izateko.

 

Vicenç Arnaiz psikologoaren hitzaldia

Familiei eta hezitzaileei zuzenduriko ziklo honen barruan joan zen apirilaren 19an Vicenç Arnaiz psikologo menorkarrak eskaini zuen hitzaldia ere Haurreskolak Partzuergoaren YouTube kanalean dago zintzilik, interesik duen ororentzat.

Vicenç Arnaiz: “Incertidumbres y seguridades en la educación de los hijos e hijas(“Ziurgabetasunak eta segurtasunak seme-alaben hezkuntzan”)

https://www.youtube.com/watch?v=OYYcJ2QFZos

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak