Berriak
Eu

Gobernu-kontseiluak Euskadiko Aurrezki-Kutxen Lege-proiektua onetsi du

2011.eko uztailak 12

Gobernu Kontseiluak onetsi egin du EAEko kutxei duten kapitala indartzeko, bai eta efizientzia eta gobernu egokia indartzeko ere, aukera emango dien lege-proiektua.

Lege berriarekin % 40ra murriztuko da administrazio publikoen ordezkaritza, eta hautetsi politikoek ezin izango dituzte gobernu-organoetako karguak eduki, ez eta sektore publikoko mendeko erakunde edo administrazioren bateko goi-kargudunek ere.

Lege-proiektuak gobernu-organoetan ordezkaritza duten talde eta erakundeen kopurua handitu du, eta Eusko Legebiltzarrari eta Batzar Nagusiei dagokienez, ospe eta profesionaltasun handikoak izan beharko dira kideak.

Hirurogeita hamalau artikulu ditu arau-testuak, eta egoitza soziala Euskadin daukaten aurrezki-kutxen araubidea ezartzen da bertan, baita egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo duten aurrezki-kutxek EAEn egiten dituzten jardueren araubidea ere.

Legea indarrean jartzen denetik aurrera, aurrezki-kutxek bi hilabeteko epea izango dute estatutuak eta erregelamenduak legean jasota datozen xedapenetara egokitzeko. Gero, Eusko Jaurlaritzara bidali beharko dituzte, eta han hilabete izango dute, onartzeko. Ondoren Batzar Orokorra eta gainerako gobernu-organoak eratu beharko dira, hurrengo bi hilabeteetan.

Berritasun garrantzitsuenak 2010eko uztailaren 9ko 11/2010 Errege Lege-dekretuan ezarritako erreformaren babespean sortutako figuren erregulaziotik eratorri dira. Horrek, alde batetik, gobernu-organoen profesionalizazioa bultzatzen laguntzen du eta, bestetik, kategoria goreneko baliabideen bitartezko kapitalizazioa lortzen, gainerako finantza-erakundeen baldintza berberekin. Halaber, etorkizuneko legeak beste irizpide batzuk ezarri ditu aurrezki-kutxetako gobernu-organoetako ordezkaritza sektorialaren inguruan.

Araudi berriak aukera ematen du aurrezki-kutxek kreditu-erakunde gisa dagozkien eginkizunak banketxe baten bidez garatzeko, finantza-negozio guztia banketxe horren esku uztearen bitartez, aktibo ez finantzario batzuk edo guztiak eskualdatu ahal izango dituztela gainera.

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.07.12)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-07-12n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)