Berriak Segurtasuna

Bilbon elkartu den Transferentzien Batzorde Mistoaren irudiak

2021-05-10

Josu Erkoreka lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua eta Miquel Iceta Lurralde Politikako eta Funtzio Publikoko ministroa Transferentzien Batzorde Mistoaren buru izan dira. Gaur, astelehena, maiatzaren 10ean, 12: 00etan, Euskadiko Artxibo Historikoaren egoitzan bildu dira, Transferentzien Batzorde Mistoa, Euskadira beste 4 eskumen eskualdatzeko akordioak onartu eta izenpetzeko.

Bilera amaitzean, Josu Erkorekak, Miquel Icetak eta Gobernantza Publiko eta autogobernuko sailburuak, Olatz Garamendik, prentsaurrekoan azalduko dituzte hartutako akordioak. Prentsaurrekoa Euskadiko Artxibo Historikoaren eraikineko 1. solairuan emango dute.

BILERA ERDI-PRESENTZIALA

Bilera, erdi-presentziala izan da, eta parte-hartzaile batzuk, beraz, bideokonferentzia bidez konektatu dira. Bi buruez gainera, bileran izan dira:  

Eusko Jaurlaritza

  • Olatz Garamendi, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua.
  • Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua.
  • Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.
  • Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua.
  • Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua.
  • Bingen Zupiria, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua
  • Sabino Torre, Araubide Juridikoko sailburuordea.
  • Begoña Pérez de Eulate, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkaria eta Autogobernuko zuzendaria.

 Espainiako Gobernua

  • Víctor Francos Díaz, Lurralde Politika eta Funtzio Publikoko estatu idazkaria.
  • Miryam Álvarez Páez, Lurralde Koordinazioko idazkari nagusia.
  • Denis Itsaso, Espainiako Gobernuaren ordezkaria Euskadin.
  • Inés Olóndriz de Moragas, Autonomia eta Toki Finantzazioko idazkari nagusia.
  • Mónica García, Aurrekontu Egonkortasuneko eta Lurraldeko Finantza Kudeaketako idazkari nagusia
  • Carmen Cuesta Gil, Autonomia eta Toki Lankidetzako zuzendari nagusia.
  • Ángel Luis Ortiz González, Espetxe Erakundeetako idazkari nagusia.
  • Miguel Ángel Vicente Cuenca, Zigor Exekuzioko eta Gizarteratzeko zuzendari nagusia. Barne Ministerioa.
  • Jaime Moreno García-Cano, Lurreko Garraioko zuzendari nagusia.
  • Ana Santos Aramburu, Liburutegi Nazionaleko zuzendaria. Kultura eta Kirol Ministerioa.
  • Jorge García Carreño, Transferentzien Batzorde Mistoko idazkaria eta Autonomia Erkidegoekiko Aldebiko Harremanetarako zuzendariordea.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Miquel Iceta, Ministro de Política Territorial y Función Pública