Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila Gasteiz On Pasabidearekin elkarlanean ari da eta tokiko merkataritza sustatzearen aldeko apustua indartu d

2021-05-06

Jesús García de Cos Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuordeak Gasteiz On-eko udaberri-uda pasabidearen aurkezpenean parte hartu du. Gasteizko tokiko merkataritzaren irudia sustatzeko eta indartzeko ekitaldi bat da, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntza duena, eta aurtengo edizioan segurtasun-neurriak indartzearen aldeko apustua egiten duena; horrenbestez, bere ekitaldiak kanpoko kokaleku batera eramango ditu. 

Jesús García de Cos sailburuordearen ustez, oso garrantzitsua da tokiko merkataritzari laguntzea egoera guztietan, oso garrantzitsua baita enplegurako eta herrien eta hirien egituraketa sozialerako. Baina orain, azpimarratu duenez, esfortzuak beste une batzuetakoa baino handiagoa izan behar du. Horregatik, bere sailak martxan jarritako neurriak errepasatu ditu Pasabidearen aurkezpenean, eta azpimarratu du aurrekontu arrunta biderkatu egin dela pandemiaren aurreko ekitaldi baten aldean. "Premiazko eta ezohiko programak ditugu, hala nola COVID laguntzak, zeinak 10 milioi euro eman baitzizkioten merkataritzari 2020an, edo 16 milioi euroko laguntza zuzenak ehungintzaren eta oinetakoen sektorerako 2021ean. Horrez gain, Euskadi Bonodenda aurkeztu genuen, otsailean amaitu zena, Euskadi osoan trukatutako ia 500.000 bonurekin eta, gutxienez, 15 milioi euroko inpaktu ekonomikoarekin". 

Sailburuordeak merkatarien elkarteen eta plataformen lana goraipatu du, eta urtero berrasmatzen den pasabide hori dinamizatzeko adibide gisa jarri du. Bere hitzetan, eskertu egin du Gasteiz On Pasabideak bere ekimenen artean egun hauetan Gasteiz dinamizatzen ari diren beste ekitaldi parte-hartzaile batzuk gogoratzea, hala nola Foroa eta Euskadiko Txirrindularitzaren Astea, hirian egiten ari dena eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak antolatu duena. 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak euskal retailerako duen estrategiak laguntza-programa berrietan eragingo du, baita merkataritza-ekintzailetza indartzean, merkataritza-establezimenduak modernizatzean eta merkataritza-dinamizazio eta -lehiakortasunean ere. Horretarako, sailburuordeak zehaztu duenez, Retaileko Euskal Eskola, merkataritza digitalizatzeko eus-commerce programa edo enpresa-transmisioko Berriz Enpresa zerbitzua bezalako proiektuak zabaldu dira

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak