Araba Erdialdeko Eremu Funtzionalaren Lurralde Plan Partziala. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak
Ekimen honen xedea da Araba Erdialdeko Eremu Funtzionaleko indarreko Lurralde Plan Partziala (LPP) berrikustea. Plan hori abenduaren 28ko 277/2004 Dekretuaren bidez onartu zen. Lurralde-antolamenduko tresna horrek zehaztu du eremu funtzional horren egitura, eta hirigintza-planek nahiz lurralde-plan sektorialek eta lurraldean eragina duten jarduerek bete behar dute. LPP hori urriaren 9ko 145/2018 Dekretuaren bidez aldatu zen, Iruña Okako eta Vitoria-Gasteizko udalerrietan Jundiz-Villodako terminal logistiko intermodala eraiki ahal izateko.
Ondoren, uztailaren 30eko 128/2019 Dekretuaren bidez, behin betiko onartu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG), eta 1997ko aurreko gidalerroak berrikusi ziren. Lehenengo xedapen iragankorrak ezartzen du indarrean dauden LPPak LAGetara egokitu behar direla indarrean sartu eta zortzi urteko epean, eta, beraz, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak arau-agindu hori betetzen du ekimen honen bidez.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, proiektua egin aurretik, aurretiazko kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren web-atarien eta Irekiaren bidez. Kontsulta horietan, etorkizuneko arauak uki ditzakeen subjektuen eta erakunde ordezkagarrienen iritziak jaso dira.
Horretarako ezarritako epea igaro eta aipatutako izapideen emaitza baloratu ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko da, planaren aurrerapena eta hasierako dokumentu estrategikoa idatziz.”