Berriak Osasuna

EAEko 7-15 urte bitarteko herritarren aho-hortzetako osasun-prestazioa arautuko duen Dekretuaren Proiektua. Aurretiazko Kontsulta Publikoa. Ondorioak

2021-05-06

Osasun Sailak, arloan eskumena duen administrazioak, Euskal Autonomia Erkidegoko 7 eta 15 urte bitarteko biztanleentzako aho-hortzetako osasunaren arloko osasun-prestazioa arautuko du, dagokion dekretu-proiektua eginez.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan