Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritza Eskualdeen Lantaldean ari da parte hartzen,  Europako etorkizunari buruzko Biltzarra hastear dagoenean

2021-05-06

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia Eusko Jaurlaritzaren ordezkaria  da Eskualdeen Europako Lantaldea egun hauetan bide telematikoz egin ari den osoko bilkuran. 

Hiru jardunalditan zehar eztabaidak egingo dira, eta horietan EBko zenbait ordezkari nagusik hartuko dute parte, hala nola  David Sassoli Europako Parlamentuko presidenteak. Gainera, hainbat gairi buruz eztabaidatuko da: Portugalgo Presidentetzak EBko Kontseiluan dituen lehentasunei buruz, Antonio Costa Portugalgo lehen ministroaren parte-hartzearekin; UnionOfEquality delakoari buruz, Helena Dalli Berdintasun komisarioarekin; turismoaren, ospitaleen eta sukaldaritzaren sektorea suspertzeari buruz; eta, azkenik, Europako Etorkizunari buruzko Biltzarrari buruz, Herman Van Rompuy Eskualdeetako Lantaldeak Europako Demokraziari buruz duen  goi mailako taldeko presidentearekin. 

Hain zuzen ere, maiatzaren 9an, Europaren Egunean, Parlamentuak, Kontseiluak eta Batzordeak Europaren Etorkizunari buruzko Biltzarra hasiko dute ofizialki; eztabaidarako foro edo gune hori 2022ko udaberrira arte luzatuko da, herritarrek, gizarte zibilak eta EBko erakundeek EB garatzeko gai erabakigarriez eta lehentasunez eztabaida dezaten. 

Oraingo honetan, Eskualdeen Lantaldeak guztira 13 irizpen eta 2 ebazpen aurkeztuko ditu boto elektronikoz erabakitzeko, eta Euskadik 11 zuzenketa aurkeztu dizkie horiei guztiei. 

"Eskubide sozialen Europako zutabea ezartzea" dela eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzak defendatu du gazteei enplegua lortzen lagundu behar zaiela, aniztasuna aitortu behar dela genero-berdintasunarekin batera, eta migrazioaren Europako politika komun bat bultzatu behar dela estatuek eta eskualdeek partekatutako kudeaketaren bitartez. 

Era berean, "Hezkuntza Digitaleko Ekintza Plana" dela eta, gogorarazi du hezkuntza-arloko eskumenak banatzeko sistema aldatu egiten dela estatu kide bakoitzean, eta eskatu du Europa osoko plataformetan hezkuntza-edukiak eta -tresnak eskualdeetako hizkuntzetan zabalduko direla bermatzeko. 

«Komunikabideak Hamarkada Digitalean» gaiari dagokionez, Euskadik eskatu du Batzordeak aitor ditzala eta laguntza eman diezaiela hizkuntza koofizialetan eta eremu urriko hizkuntzetan lan egiten duten eta zerbitzuak eskaintzen dituzten komunikabideei eta ikus-entzunezkoen sektoreari.

«Gai toxikorik gabeko ingurune baterako produktu kimiko seguru eta jasangarriak» gaiari buruzko irizpen-proiektuari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du substantzia arriskutsuen kudeaketa egokia bermatu behar dela haien bizitza baliagarriaren amaieran.

 

Azkenik, Europaren etorkizunari buruzko Biltzarrari buruzko ebazpenean, eskatu du eskumen legegileak dituzten eskualdeek parte-hartze handiagoa izan dezatela biltzarrean.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-05-08

    Errepideak erabiltzeagatik ezartzen diren zergak ondo iruditzen zaizkit, eta ezin dira hainbeste kutsatu, hurrengo belaunaldiak etorkizunik gabe utziz, ahal duenak ahal duen neurrian.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-05-08

    Lo de impuestos por usar carreteras me parece bien habiendo alternativas, no se puede contaminar tanto dejando sin futuro a las siguientes generaciones al sálvese quién pueda.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko