Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Hasi dira euskara mailak egiaztatzeko HABEren azterketak

2021-05-05

HABE Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundeak euskara mailak egiaztatzeko azterketak gaur goizean hasi dira. Guztira 16.831 lagunek egingo dituzte azterketak datozen lau egunetan. Beste 513 pertsonak duela bi aste HOBE sistema erabilita azterketak ordenagailuz egin zituzten. Beraz, guztira,  17.344 pertsonak parte hartuko dute euskara mailak egiaztatzeko prozesuan, iaz baino ia 3.000 gehiagok. Jokin Azkue HABEko zuzendari nagusiak adierazi duenez, proba guztiak osasun agintarien aholkuak jarraituz eta ikasleen eta prozesuan parte hartzen duten guztien osasuna zainduz eta segurtasun neurri guztiak bermatuz egingo dira. Azterketariek antolatzaileek zehaztutako prebentzio-jarraibideak eta norberaren higienerako neurriak bete beharko dituzte. Deialdi honek euskaltegietako ikasleen premiei erantzuten die eta etorkizun laburrean abian jarriko diren sektore publikoko lanpostuen eskaintzatan aurkeztuko diren herritarrei aukerak zabaltzea du helburu.

Informazio gehiago hemen

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)