Eusko Jaurlaritzak Basque Green Deal aurkeztuko du, Bidezko Garapen Jasangarriaren Ereduan aurrera egiteko ekimena

2021-05-05

Europako Itun Berdea edo European Green Deal, Europar Batasunak 2019ko abenduan proposatu zuena, EBko estatu kideei krisialditik irten daitezen sustatzeko eta etorkizun jasangarriagoa lortzeko mekanismo nagusietako bat bezala zehazten da. Hazkuntza-estrategia bat da; aukera emango du Europar Batasunak 2050ean neutraltasun klimatikoa lortzeko.

Testuinguru horretan, Eusko Jaurlaritzak Euskadiri itun horren espiritua helarazi nahi dio, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eskutik, Basque Green Deal delakoaren bidez. Euskadiko eragile nagusiek ekonomia- eta ingurumen-arloko ibilbide-orri horren ardatz nagusiei helduko diete, hala nola:

  • Anbizio klimatikoa; emisioak murriztuz gauzatuko da proposamena.
  • Energia garbia, segurua eta eskuragarria; ezinbesteko faktorea ekonomia deskarbonizazeko.
  • Ekonomia zirkularra; horretarako, hondakinen balioa nabarmenduko da baliabide-iturri gisa.
  • Eraginkortasun energetikoa eta eraikuntza jasangarria; enplegua sortzeko eragilea.
  • Mugikortasun jasangarria, gizartea mugitzeko modua eraldatuz
  • Baserritik mahaira; jasangarritasuna elikagai-katearen ardatz egituratzaile gisa
  • Kutsadurarik eza, ingurune osasungarria lortzeko

2021 Basque Green Deal delakoak zabalkundea eta eztabaida uztartuko ditu, ekonomia-, ingurumen- eta gizarte-arloko erronka berri hori Euskadiko herritar guztiei hurbiltzeko.

Maiatzaren 12ko aurkezpenerako egitaraua:

10:00. Ongi etorria eta testuingurua.

Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua.

10:10. Green Deal-Comisión Europea DG Clima. Brusela.

Clara De la Torre, DG Clima-ko zuzendariondoko orokorra, Europako Green Deal -en aurkezpena

10:25. Basque Green Deal ekimena

Arantxa Tapia sailburuak Euskadik Green Deal-ekin duen konpromisoa eta BGDaren garapenerako Euskadiren jarduketa-ildoak azalduko ditu.

10:40. Euskadiko gizarteak klima-aldaketari eta trantsizio energetikoari buruz duen iritzia.

Euskadiko gizarteak klima-aldaketaren eta trantsizio energetikoaren inguruan dituen pertzepzioari eta jarrerei buruzko azterlanaren aurkezpena eta ondorioak.

Iñigo Ansola, Energiaren Euskal Erakundearen zuzendari nagusia

Alex Boto, IHOBE-Ingurumen Kudeaketako Sozietate Publikoaren zuzendari nagusia.

10:50. Itxiera

Iñigo Urkullu Renteria, Lehendakaria

OHARRA: Ekitaldia amaitu ondoren, ONLINE topaketa egingo da komunikabideekin.

 

 

 

2 iruzkin
  • 2021-05-05

    Ahalik eta inpaktu txikiena sustatzea, hondakinak sortzea saihestuz, alternatibak jarrita.

  • 2021-05-05

    Potenciar mínimo impacto evitando generación de residuos habiendo alternativas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak