Leartiker zentro teknologikora bisita

2021-05-04

Arantxa Tapia sailburuak Leartiker zentro teknologikoa bisitatu du. Leartiker polimeroen teknologian eta elikagaien teknologian espezializatuta dago. Sailburuarekin batera izan dira: Estibaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea eta Bittor Oroz Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea.

Markina-Xemeinen dago Leartiker, eta Foku Anitzeko Zentro Teknologikoaren akreditazioa lortu du; izendapen horri esker, Euskadiko I+G+b esparruan erreferentziazko zentro teknologikoen artean kokatu da. Leartikerrek aparteko hazkundea izan du azken 5 urteetan. Bere helburua da teknologia eta berrikuntza enpresa-ehunaren lehiakortasuna hobetzeko tresna gisa erabiltzea sustatzea, ezagutza multiteknologikoa sortuz eta garatuz. Are gehiago, zentro teknologikoaren ezaugarri nabarmenena da Euskadin ezarritako lehentasunekin bat datozen ikerketa-eremuetara egindako transferentzia teknologikoaren indize altua, eta hori lortu da enpresekin duen lankidetza estuari esker.

*Ikus erantsitako oharra

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak