Gobernu Kontseiluak onartu du erakunde sindikalei 2021eko diru-laguntzak ematen hastea (Gobernu Bilera 2021-5-4)

2021-05-04

Hauteskunde sindikalen batzordea eta lurralde batzordeak osatzen dituzten erakunde sindikalei 2021erako diru-laguntzak emateko prozedurari hasiera ematea onartu du gaur Gobernu Kontseiluak. Bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak proposatuta, eta 237/2000 Dekretua aplikatuz, 722.873 euro banatzeko prozedura hasi zen. Diru-laguntzaren hartzaile diren erakundeak ELA, LAB, CCOO eta UGT dira, Euskal Autonomia Erkidegoan egindako hauteskunde sindikalen prozesuak kontrolatzeko eta ikuskatzeko batzordeetan parte hartzen duten aldetik, 1999ko urriaren 20ko gai horri buruzko sindikatuen arteko akordioan ezarritakoaren arabera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko