EAEko higiezinen mailegu-emaileen eta kreditu higiezinen bitartekarien administrazio-erregistroa eta haien jardueraren administrazio-kontrola arautuko duen Dekretu-Proiektua. Aurretiazko kontsulta publikoa. Ondorioak

2021-05-03

Erregistro horien sorrera eta erregulazioa higiezinen kreditu-bitartekarien eta higiezinen mailegu-emaileen gainbegiratzearen arloko estatuko oinarrizko araudia egokitzeko beharraren ondorio da. Lege hori martxoaren 15eko 5/2019 Estatuko Legeak, higiezinen kreditu-kontratuak arautzekoak, eratu zuen, eta 2019ko ekainaren 16an jarri zen indarrean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren antolamendu-berezitasunetara egokitu behar da, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak gai horri buruz egiten duen kontrol bereziari dagokionez, bai eta arlo horri buruz autonomia-erkidegoaren lurraldean egiten duen eta administrazio-jarduera bereziari dagokionez ere.

Urriaren 1eko 39/2015 Legean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearenean, 133.1. artikuluan ezartzen denaz bat araudia egin aurretik, kontsulta publikoa egin da, Administrazioaren euskadi.eus eta Irekia web-atarien bidez, eta egitekoa den arauaren eragina gehien sumatuko duten norbanako eta antolakunde esanguratsuenen iritzia bildu da.

Esandako izapideak egiteko epea amaitu eta ondorioak balioetsi ondoren, prozedura izapidetzen jarraituko dugu, legea idatz dadin, zeina aldez aurretik saileko sailburuak onartu beharko duen.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan