Berriak Hezkuntza

Covid-19: Euskadiko ikastetxeetako egoera eguneratzea

2021-05-03

Hezkuntza Sailak Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eraginari buruzko datuak eguneratu* ditu, 2021eko maiatzaren 3ko 12:00ak arte.

Uneotan, Euskadiko ikastetxeetan Covid-19k duen eragina honako hau da:

  • Aurrez aurreko eskola-jarduera etenda duten ikastetxeak: bat ere ez
  • Orotara 140 ikasgela daude itxita, 92 ikastetxetan**

2020-2021 ikasturtean, Euskal Hezkuntza Sistemak 17.554 ikasgela ditu guztira (2 urtetik unibertsitatez kanpoko derrigorrezko hezkuntza ondoko mailetaraino). Itxitako ikasgelen kopurua Gipuzkoa eta Bizkaiko ikasgelen % 0,94 da**

 

* Covid-19ren bilakaera datuek Bizkaia eta Gipuzkoako ikastetxeetako eragina eguneratzen dute. Arabako eskolen inguruko datuak astean zehar gehituko dira, San Prudentzio jaiak direla eta lurralde honetako eskola gehienak joan zen astean itxita egon ondoren.

** Gipuzkoa eta Bizkaiko 14.779 gelen gaineko datu eta portzentajeak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko