Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak indartu egingo du ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena bigarren mailako errepideetan

2021-05-02
  • Batez ere pneumatikoen egoera, argiak eta IATa ikuskatuko dituzte

Ertzaintzak, udaltzaingoekin lankidetzan, bigarren mailako errepideetan dabiltzan ibilgailuen baldintza teknikoen ikuskapena indartuko du maiatzaren 3tik 9ra bitartean. Kanpainaren helburua da erabilera publikoko errepideetan zirkulatzeko araudi bidez ezarritako baldintzak betetzen diren zaintzea. Batez ere ikuskatuko dira:

  • Ibilgailuen Azterketa Teknikoa.
  • Argiak.
  • Pneumatikoen egoera.

Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak adierazi duenez, “ibilgailuaren mantenimendua behar bezala egitea lagungarria da horien bizitza baliagarrian segurtasun-baldintza jakin batzuk ziurtatzeko. Horregatik da funtsezkoa IATan baldintza horiek ziurtatzea, bai eta baimendutako mekanika-lantegietan aldian behin azterketak egitea ere, errepidean ezustekorik gerta ez dadin”.

IATa eguneratuta ez izatea arau-hauste larria da, eta 200 euroko zigorra du. Argiei dagokienez, anomaliaren bat hautematen bada, gidariari jakinaraziko zaio lehenbailehen konpon dezan. Anomalia horiek bidean gertatzen badira, ez da eragotziko jarraitzea, baldin eta arriskutsua ez bada; izan ere, gaur egun ez da nahitaezkoa ordezko lanparak eramatea.   Bestalde, pneumatikoek gutxienez 1.6 mm-ko errodadura-sakonera izan behar dute.  Horrez gainera, beti mantendu behar dituzte arauzko inskripzioak, eta ez dute babarik, deformaziorik, hausturarik edo pitzadurarik izan behar, ezta kablerik ere agerian.

Ibilgailuen baldintza teknikoak ikuskatzeko kanpaina trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko urte osorako programatu diren 46 kanpainen egutegiaren barruan egingo da.

2 iruzkin
  • 2021-05-02

    Merkataritza- eta lan-zentroak etxebizitzetatik urrun uztearen ondorioz, ibilgailu gehiegi erabiltzen da in itinere istripuak izateko eta gizarte-segurantzako kuoten errekargua izateko. Eta baliteke asegururik gabeko ibilgailu zaharrak eduki behar izatea kalean edo garajeren batean, edo, aldi baterako bajak direla eta, orain aldi baterakoak izateari uztea.

  • 2021-05-02

    Demasiado vehículo fruto de dejar lejos de los domicilios los centros comerciales y de trabajo aumentan el riesgo de accidentes in itinere con recargo cuotas seguridad social. Y puede haber quien debe tener vehículos incluso de cierta antigüedad sin seguro y en la calle o en algún garaje o a saber con eso de las bajas temporales dejan de ser ahora temporales.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko