Bularreko minbiziaren aurkako Munduko Eguna
Berriak
qrcode

Begira Batzordea hedabide eta agentziek 2016an sinatutako kode deontologikoa eguneratzea aztertzen ari da

2021-04-27

Publizitate eta komunikazio ez-sexistarako Begira Batzordea online bildu da gaur goizean, Zuriñe Elordi Institutuko idazkari nagusiaren lehendakaritzapean. Aztertutako gaien artean, 2016an herrialdeko 50 komunikabide eta publizitate-agentziek baino gehiagok sinatu zuten kode deontologikoa eta autoerregulaziokoa eguneratzeko aurreikuspena egon da. Era berean, aurten prestakuntza-, sentsibilizazio- eta ikasketa-ekimen berriak antolatzea aurreikusi da.

2019an eta 2020an, Begirak prestakuntza- eta ikerketa-jarduerak sustatu ditu emakumeen aurkako indarkeriaz komunikabideetan ematen den tratamenduaz eta publizitatean dagoen emakumeen aurkako indarkeria sinbolikoan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)