Eusko Jaurlaritzak 840.000 euro erabiliko ditu, iaz baino 240.000 gehiago, musika-jarduera profesionala sustatzeko (Gobernu Bilera 2021-4-27)

2021-04-27
  • Partituren edizioa, musika proiektu unitarioak, musika-ekimen enpresarialak, Zuzen-Zuzenean Zirkuitua eta musika-zikloak dira diruz lagunduko direnak
  • Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz 79 ekimen babestu zituen

Gaurko Gobernu Kontseiluak 2021eko ekitaldirako musika-jarduera profesionaletarako diru-laguntzak onartu ditu. Musika ekoizpena, sustapena eta zabalkunde proiektuak dira lagunduko direnak eta Kultura eta Hizkuntza Politika sailaren helburua musikagintzaren balio kate osoa indartzea da, hau da, sorkuntza, erakustaldia, kontsumoa eta profesionalen lana beti ere enpresen eta programazioaren egonkortasuna babestuz. 

Guztira 840.000 euro bideratuko dira laguntza hauetara, iaz baino 240.000 gehiago eta honela banatuko dira: 

  • Partituren edizioa: 000 euroko aurrekontua erabiliko da (iaz baino 10.000 euro gehiago) Euskal Herrian jaio edo bizi diren egileek osatutako lanak argitaratzeko.
  • Musika-proiektu unitarioak: 000 euro (iaz baino 78.000 euro gehiago) bideratuko dira musika proiektuak finantzatzera. Gutxienez bi disko kaleratuta dituzten musika-taldeak izan beharko dira eta bere musika ibilbide osoan zehar, Euskaditik kanpo 45 kontzertu profesional eginda izan behar dituzte.
  • Musika-ekimen enpresarialak: musika ekoizpenean, musika-jardueraren ikerketan edo zabalkundean eta publikoaren formakuntza eta sentsibilizazioan lan egiten duten musika-proiektuak diruz laguntzeko 000 euro erabiliko dira (iaz baino 76.000 gehiago).
  • Zuzen-Zuzenean Zirkuitua: euskal musika taldeen kontzertuak programatzen dituzten musika-aretoen jarduera laguntzeko 000 euro (iaz baino 70.000 euro gehiago) bideratuko ditu Kultura eta Hizkuntza Politika sailak.
  • Musika-zikloak: ekimen pribatutatik bultzatutako musika-ziklo espezializatuak laguntzeko 000 euroko aurrekontua (iaz baino 10.000 euro gehiago) erabiliko da. Zikloek musika genero zehatz baten espezializatua izan beharko dute eta gutxienez Euskadiko hiru lurraldeetan 12 kontzertu-data eskaini beharko ditu. 

Diru-laguntzetara aurkezteko epea maiatzaren 19an hasiko da eta hilabetekoa izango da. 

2020ko datuak 

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak iaz, 2020. urtean, musika-jarduera profesionala laguntzeko guztira 79 proiektu babestu zituen. Sei izan ziran partituren ediziora bideratutakoak eta onuradunen artean daude Euskal Herriko Txistulari Elkartea, CM Ediciones Musicales, Asociación Musical Sinkro edo Orpheus Music. Musika proiektu unitarioen arloan berriz, 37 ekimen lagundu ziren eta onuradunen artean daude besteak besteak:  Demode Quartet, Olatz Salvador, Miren Narbaiza-MICE, Gatibu, Mikel Urdangarin edo Korrontzi. 

Musika ekimen enpresarialen arloan berriz, 16 ekimen lagundu zituen iaz Kultura eta Hizkuntza Politika sailak eta tartean daude Baga Biga produkzioak, Elkar argitaletxea, Gaztelupeko Hotsak, Mauka musikagintza edo Lanku Bertso zerbitzuak. Zuzen-zuzenean kategorian 10 aretok jaso zuten diru-laguntza besteak beste, Bermeoko Kafe antzokiak, Dabadabak, Jimmy Jazzek, Santa 27 aretoak, Plateruenak eta Bilboko Kafe Antzokiak. Amaitzeko, musika zikloen arloan lau egitasmo babestu ziren: Kuraia musika garaikidearen topaketak, Sinkro elkarteak antolatzen duen Bernaola Zikloa, Auditorio 2020-21 Bilbaina Jazz Club kultur elkarteak antolatutakoa eta Musikagileak elkarteak antolatutako Musika garaikidearen Zikloa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko