Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren ordezkaritzari debekatu egin diote Gazan sartzea

2011.eko uztailak 06

Israelgo Gobernuak debekatu egin dio Gazan sartzea Marta Ares Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren zuzendaria buru duen ordezkaritzari eta Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordeko kideen taldeari, Palestinara bisita egitera joan direnean.

Eusko Jaurlaritzatik salatu egin nahi da Israelgo gobernuak uko egin diola ordezkaritzari Gazako eremura sartzeko baimena emateari. Euskal Agentziak eta legebiltzarkideek Palestinan Eusko Jaurlaritzaren finantzaketarekin proiektuak gauzatzen dituzten euskal GGKEetako ordezkariekin batera egin dute bidaia, gauzatu diren proiektuak eta azpiegiturak zuzenean ezagutzeko.

Bisitaren helburua, era berean, palestinarren giza eskubideen egoera egiaztatzea da. Pairatzen ari den blokeo-egoeraren ondorioz finantzaketaren zati handi bat Gazako eremura zuzentzen da, eta, ondorioz, ezinbestekoa da ordezkaritza Gazara sartzea.

Hori dela eta, ordezkaritzako kideek salatu egin nahi izan dute sarrera eta irteerako agintaritzen arbitrariotasuna, beren lana gauzatzea galarazi die eta.

Iruzkin bat
  • @juanrogerljuan
    2011.eko uztailak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @latejo: Se impide la entrada en Gaza a la delegacion del Gobierno y del Parlamento vascos http://t.co/eJHtc4u

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Marta Ares
    Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marta Ares