Berriak Osasuna

Osakidetzak premiazkoak ez diren kirurgia guztiak atzeratu egin ditu bere ospitale-sare osoan, pandemiaren eraginez

2021-04-26

Bi astez, gutxienez, ebakuntza onkologikoak, premiazkoak edo atzeraezinak baino ez dira egingo

ZIUetan irekita dauden 363 oheen % 53 Covid pazienteek okupatzen dituzte

Azken asteotan erregistratu den Covid kasuen igoera jarduera asistentzialean islatu da, zeinak tentsio-une handia bizi baitu. Ondorioz, Osakidetzak premiazkoak ez diren kirurgiak atzeratzea erabaki du, atzeratu ezin direnak, premiazkoak edo prozesu onkologiko baten zati direnak bermatzeko. Erabakia aste honetatik bertatik izango zaio aplikagarria Osakidetzako ospitale-sare osoari, eta bi astez luzatuko da, gutxienez.

Une honetan, Osakidetza Kontingentzia Planaren 3. agertokian dago –5 agertoki jasotzen ditu planak–.  Osakidetzako ospitale-sareak kritikoen 363 ohe ditu zabalik, eta, haietatik, % 53 Covidaren ondoriozko konplikazioengatik ospitaleratutako pazienteek okupatzen dituzte: 192 ohe, guztira. ZIUetako okupazioaren ehunekoa, Covid eta ez Covid pazienteak aintzat hartuta, % 83koa da, gaur egun. Hau da, 363 ohe horietatik, 302 daude okupatuta.

Osakidetzaren Kontingentzia Planak honako egoera hauek jasotzen ditu:

  • egoera: 219 ohe gehienez
  • egoera: 282 ohe gehienez
  • egoera: 427 ohe gehienez
  • egoera: 558 ohe gehienez
  • egoera: 692 ohe gehienez

 

Martxoaren hasieran azken uhin pandemikoa igotzen igotzen hasi zenetik, ZIUn ospitaleratuta egon diren Covid pazienteen batez besteko adina 61 urtekoa izan da. Paziente gazteen kopuruak gora egin du, eta 80 urtetik gorako pazienteen kopurua murriztu egin da, txertoaren ondorioz. Kritikoen unitatean batez besteko egonaldia 18 egunekoa izan da, eta heriotza-tasa, % 15ekoa.

OHARRA: Victor Bustamante Osakidetzako Asistentzia Sanitarioko zuzendariaren adierazpenak erantsi dira.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela 7 egun

    Buenos días, ¿me podrían decir si la desprogramación de las operaciones va a alargarse más que estas 2 semanas? Tenemos un familiar en una situación delicada que tenía que haberse operado la semana pasada en Basurto y todavía no tenemos ninguna noticia de cuándo se podrá operar. Muchas gracias por su respuesta.

  • @VOSTeuskadi
    2021-04-26

    Comentario de Twitter:
    ℹ️ @osakidetzaEJGV retrasa las cirugías no urgentes en toda su red de hospitales por el impacto de la pandemia.

    https://t.co/E62Rbkgia2

Ekitaldiko kargudunak