Elkarlan Sariak
Berriak Segurtasuna
qrcode

Getxoko mugapeak mila biztanleko % 28,51n eutsi dio bertako delitu-tasa baxuari 2020an, Covidak eta osasun-alertaren ondorioz ezarritako neurriek markatu duten urtean

2021-04-26

Ertzaintzaren eta Uribe Kosta eskualdeko udaltzaingoen Koordinazio Batzordearen balantzea

Getxoko Ertzain-etxeak, bere polizia-eremua Uribe Kosta eskualdera hedatzen duenak, -% 1,75 murriztu zuen mila biztanleko urteko arau-hausteen eta delituen tasa, hain zuzen ere, 2019an % 29,01ekoa izatetik 2020an % 28,51koa izatera. Orokorrean gertatu den bezala, iaz behera egin zuten ondarearen eta pertsonen aurkako delitu estrategikoek. Igoerarik aipagarriena Internet bidez egindako iruzurretan izan da.

Joan den martxoaren 31n elkartu zen Uribe Kostako udaltzaingoen eta Getxoko mugapeko Ertzaintzaren Eskualdeko Koordinazio Batzordea. Bertan izan ziren Uribe Kostako udalerrietako alkateak eta Ertzaintzaren eta Getxoko, Berangoko, Sopelako, Plentziako eta Gorlizeko udaltzaingoen buruak eta arduradunak.

Iazko datu estatistikoetan eragina izan dute COVID-19ari aurre egiteko osasun-araudiak ezarritako neurriek, bai eta konfinamendu-garaiak eta mugikortasunean ezarritako murrizketek ere. Orokorrean, zertxobait behera egin du mila biztanleko kriminalitate-tasak (-% 1,75).

Delitu estrategikoak Getxoko Ertzain-etxearen mugapean

Behera egin dute, orokorrean, ondarearen aurkako delituek, eta % 25,75 jaitsi dira indarkeria edo beldurra erabiliz egindako lapurretak. Jaitsi egin dira indarra erabiliz etxeetan egindako lapurretak ere, hain zuzen ere, % 60 Getxon, baina, aitzitik, zertxobait igo dira eranskinetan, trastelekuetan eta antzekoetan egindako lapurretak. Beste alde batetik, nabarmen egin dute gora Internet bidez egindako iruzurren salaketek, batez ere online egindako erosketetan eta transakzioetan izandako igoeraren ondorioz.

Batzordean aztertu diren gainerako datuei dagokienez, jaitsi egin ziren, aurreko urtearekin, 2019arekin, alderatuta, sexu-erasoekin lotutako delituak, bai eta emakumeen aurkako indarkeriako biktimizazio-kasuak ere, eta laurtekoko daturik onena da egungo EBA proiektuaren (Etxekoen eta Emakumeen BAbesa) esparruan. Tresna informatiko horrek genero-indarkeriari buruzko datuak partekatzeko eta hobeto kudeatzeko aukera ematen die Ertzaintzari eta udaltzaingoei.

Baterako ekintza-planek 2020an areagotu egin zuten lankidetza hori: zaintza-dispositiboak, baterako oinezko patruila gehiago, “ez-jaietan” kontrolak, parke eta berdegunetako zaintza-lanak, trafikoko eta metro-geltokietako kontrolak eta une bakoitzean indarrean zegoen araudia betetzera egokitutako planak, pandemiaren hedapena geldiaraztea arriskuan jar zezaketen jende-pilaketak saihesteko.

Estrategia bateratua, prebentzioa, koordinazioa, informazioa eta analisia

Ertzaintzaren eta udaltzaingoen estrategia aurrerantzean ere izango da udalerrietan patruilen, bai auto-patruilen bai oinezkoen, lana indartzea, hain zuzen ere, herritarren segurtasun-pertzepzioa areagotzeko eta bizilagunek segurtasunaren arloan dituzten premiei erantzuteko, bai eta giza eta material baliabideei probetxu hobea ateratzeko ere.  

Azpimarratzekoa da Getxoko mugapeko udalerrietan, Berango, Sopela, Barrika, Urduliz, Gorliz, Lemoiz eta Plentzia barne direla, egindako baterako segurtasun-lana, eta udalerri horiek guztiak egon ziren ordezkatuta Koordinazio Batzordean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko