Berriak Lehendakaritza
Eu

Herritarren %70ak uste du Euskadin zerga-iruzur "handia" dagoela eta administrazioek ekiditeko "gutxi edo ezer ere ez" ez dutela egiten

2011.eko uztailak 07

Indarrean dauden zergak mantentzearekin batera, iruzur fiskalaren hautemateak gora egin du. Zerbitzu publikoak, aurreko urtean baino apur bat okerrago bada ere, ongi baloratzen dituzte herritarrek

Herritarren %69k (2010eko irailean baino zortzi puntu gehiago) Euskadin iruzur fiskal handia edo nahikoa dagoela uste dute, eta %44k adierazi dute iruzur hori Espainiakoa baino txikiagoa dela. Antzekoa da Euskadin Europako herrialde aurreratuenetan adina iruzur edo iruzur handiagoa dagoela pentsatzen dutenen portzentajea (%42). Iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko administrazio publikoek egindako ahaleginari dagokionez, elkarrizketatutako pertsonen %68k ahalegin “gutxi” edo “oso gutxi” egiten direla erantzun dute (2010eko irailean baino zazpi puntu gehiago).

ONDORIO NABARMENENAK

1. TESTUINGURU EKONOMIKO, SOZIAL ETA POLITIKOA

Ekonomiaren hautematea txarra da oraindik ere, politikarenak okerrera egin du eta egoera sozialarenak hobera.

Egoera ekonomikoaren hautemate bera mantentzen da (%67k uste dute txarra edo oso txarra dela), egoera sozialak hobera egin du puntu batetan (%40k txarra edo oso txarra dela uste dute) eta egoera politikoak txarrera egin du 9 puntutan (apirilean %52 izatetik egungo %61era pasa da). Egoera sozialak datu positibo gehiago bildu ditu (%55) negatiboak baino (%40).

EAEko eta Espainiako egoeren hautemateen arteko aldeak handitu egin dira.

Espainiako ekonomiaren pertzepzioa 20 puntu okerragoa da (%87k txarra edo oso txarra dela uste dute), EAEko ekonomiarena baino (%67); Espainiako egoera politikoa ere 20 puntu okerragoa da (%81), EAEko %61aren parean, eta egoera soziala 18 puntu okerragoa (Espainiakoa %58 , EAEkoa %40).

EAEko arazo nagusienen artean ondokoak nabarmentzen dira: lan merkatuari lotutakoak (%82), apirilean baino 3 puntu gehiago, arazo “ekonomikoak” (%27) eta politikarekin lotutako arazoak (%24). Terrorismoa serie guztiko balorerik txikieneraino erori da (%13), Espainiako hautematetik 4 puntutara baino ez. Haatik, galdera maila pertsonalean egiten denean, lan merkatuarekin lotutako arazoak %45eraino txikitzen dira (37 puntu gutxiago).


2. FISKALITATEA, IRUZURRA ETA KALTETUTAKO GIZATALDEEN ARRETA

Indarrean dauden zergak mantentzearekin batera, iruzur fiskalaren pertzepzioak gora egin du

ZERGAK MANTENDU. 2010eko iraileko SOZIOMETROAN azaltzen zenarekin bat eginez, elkarrizketatutako pertsona gehienak zergak mantentzearen alde agertu dira. Puntu honetan iritziak gutxi aldatu direla atzematen da. Elkarrizketatutako pertsonen %61ek (2010eko irailean baino hiru puntu gutxiago) uste dute “gaur egungo zergak mantendu behar direla oraingo zerbitzuak mantentzeko”, hauen parean %16k (puntu bat gutxiago) uste dute “zerga gehiago ordaindu behar direla zerbitzu publikoen eskaintza hobetzearen truke” eta %12k (bi puntu gehiago) “zerga gutxiago ordaindu behar direla, nahiz eta horrek zerbitzu publikoen kalitatea murriztu”.

“Erakundeetatik zerga eta kotizazioen bidez ordaintzen duzuna baino gehiago edo gutxiago jasotzen duzun” galderaren aurrean gehienek (%57, 2010eko irailean baino sei puntu gehiago) “ordaintzen dutena baino gutxiago jasotzen dutela” adierazi dute; hauen parean, %30ek uste dute “ordaintzen duten adina jasotzen dutela” (hiru puntu gutxiago). Azkenik %4k uste dute “ordaintzen dutena baino gehiago jasotzen dutela”.

IRUZURRA. Herritarren %69k (2010eko irailean baino zortzi puntu gehiago) Euskadin iruzur fiskal handia edo nahikoa dagoela uste dute, eta %44k adierazi dute iruzur hori Espainiakoa baino txikiagoa dela. Antzekoa da Euskadin Europako herrialde aurreratuenetan adina iruzur edo iruzur handiagoa dagoela pentsatzen dutenen portzentajea (%42). Iruzur fiskalaren aurka borrokatzeko administrazio publikoek egindako ahaleginari dagokionez, elkarrizketatutako pertsonen %68k ahalegin “gutxi” edo “oso gutxi” egiten direla erantzun dute (2010eko irailean baino zazpi puntu gehiago).

KALTETUTAKO GIZATALDEEN ARRETA. Administrazio publikoek zein giza talde babestu beharko luketen gehien galdetuta, gehienek erantzun dute “langabetuak” (%37) eta “bakarrik bizi diren pertsona nagusiak” (%35) direla gehien babestu behar direnak.

3. ZERBITZU PUBLIKOEN KUDEAKETA

Zerbitzu publikoak, aurreko urtean baino apur bat okerrago bada ere, ongi baloratzen dituzte herritarrek.

Biztanleen %77k positiboki baloratu dute (oso ondo, nahikoa ondo, ondo) osasun arreta ospitale publikoetan, eta %81ek osasun arreta osasun zentro edo anbulatorio publikoetan. Iritzi publikoaren %71k positiboki baloratu du (oso ondo, nahikoa ondo eta ondo) irakaskuntza publikoa. Ertzaintza positiboki baloratu dute %58k, aurreko zerbitzuetako kategoria berberetan. Langabeziagatiko prestazioak bideratzeko zerbitzua/LANBIDE ere %41ek positiboki baloratu dute, aldiz, %23k negatiboki baloratu dute eta %35ek ez dute erantzun.

Elkarrizketatutako pertsonen %46k positiboki baloratu dituzte gizarte zerbitzuak, %26k negatiboki eta %28k “ez dakite edo ez dute erantzun”. Gizarte segurantzako pentsioak tramitatzeko zerbitzuak %44k positiboki baloratu dituzte eta %19k negatiboki.
Etxebizitza sustatzeko zerbitzuen inguruko balorazioan hiru erantzun talde bereiz ditzakegu: elkarrizketatutako pertsonen %31k positiboki baloratu dituzte, %37k negatiboki eta %33k “ez dakite edo ez dute erantzun”. Justizia administrazioaren balorazioarekin antzeko zerbait gertatzen da; elkarrizketatutakoen %31k positiboki baloratu dute, aldiz, %35ek negatiboki eta %33k ez dute iritzirik eman.

Gizarte babeserako etorkizuneko aukerek ikuspegi ezberdinak eskaintzen dituzte: positiboak (zerbitzuek “hobera egin edo berdin jarraituko dutela” uste dutenak) hezkuntza sistema publikoarentzat (%72), osasun arretarentzat (%68) eta lana eta familia bizitzaren arteko bateragarritasunarentzat (%58); negatiboak (“okerrera” egingo dutela uste dutenak) pentsioen sistema publikoarentzat (%51), langabeziaren aurreko babesarentzat (%46), lehenengo etxebizitza eskuratzeko aukerentzat (%47) eta diru-sarrerak bermatzeko errentarentzat (%41).

Administrazio publikoekin gestioetarako eta argibide-eskaeretarako erabilitako bideari dagokionez, %44k diote azken urtean “bulegoetara pertsonalki joanda” egin dutela gestioren bat eta %23k “internet edo posta elektronikoa erabili dutela”. Gestio horiekiko poztasun mailari dagokionez, gehienak (%65) “oso edo nahikoa pozik” agertu dira, aldiz “ez oso pozik edo batere pozik ez” agertu direnak %33 dira.

Euskal administrazio publikoen funtzionamenduari dagokionez, hauekiko irudi positiboa (oso edo nahikoa positiboa) duten pertsonen portzentajea %31koa da, irudi negatiboa dutenena baino hamalau puntu handiagoa (oso edo nahikoa negatiboa, %17). %47rentzat, berriz, administrazio publikoen funtzionamenduaren irudia ez da “ez positiboa eta ez negatiboa”. Orokorrean, elkarrizketatutakoen %33rentzat administrazioen bilakaerak “hobera” egin du, %15entzat “okerrera” egin du eta %37rentzat “berdin mantendu” da. %12k ez dute jakin edo ez dute erantzun nahi izan galdera hau. Hobekuntza garrantzitsuenak gestioak egiteko internet bidezko sarbidearekin (elkarrizketatutako pertsonen %58k nabarmendutako esparrua), teknologia berrien sarrerarekin (%57), eta jendearen arretarako bulegoen instalazioekin (%43) zerikusia dutenak dira. Balorazio negatiboena jasotzen duen esparrua “diru publikoa zertan gastatzen den azaltzeko” egiten dena da (elkarrizketatutako lau pertsonatatik batek uste du okerrera egin duela).

 

4. EHUN INSTITUZIONALA

Eskumen administratiboak identifikatzeko zailtasuna dago oraindik ere

Elkarrizketatutako pertsonen %47k (2010eko irailean baino sei puntu gutxiago) zerga nagusiak biltzeko ardura Diputazioena dela aipatu dute, aldiz, %33ren ustez Gobernu Zentralarena (%13) edo Eusko Jaurlaritzarena (%20) da.

Zergak igotzeko edo jaisteko ardura zein erakundek duen galdetuta, soilik lautik batek dio “Diputazioak” direla (%24). Gehiago dira ardura Gobernu Zentralarena (%31, aurreko SOZIOMETROAN baino hiru puntu gehiago) eta Eusko Jaurlaritzarena (%23) dela diotenak.

Erakunde desberdinen arteko funtzio banaketari dagokionez, gehienek (%39) uste dute haien artean “bikoizketa gertatzen dela”; aldiz, %35ek kontrakoa uste dute. Bikoizketa gertatzen dela diotenen artean %36k uste dute bikoizketa edo teilakatze handiena “Eusko Jaurlaritza eta Diputazioen artean” edo “guztien artean” ematen dela (Eusko Jaurlaritza- Diputazioak-Udalak) (%32).

Herritarren %44k uste dute erakundeak ondo koordinatzen direla euren artean (ondo, nahikoa edo oso ondo), aldiz, %37k kontrakoa uste dute (txarto, nahikoa edo oso txarto). Herritarrei zein erakundek ematen dieten informazio gehien galdetuta, jasotako erantzunak hurrenkera hau izan dute: gehienek Udalak aipatu dituzte (%37), ondoren Eusko Jaurlaritza (%27), Diputazioak (%20) eta Gobernu Zentrala (%3).

GARDENTASUN POLITIKA

Euskal gizarteari buruzko iritzi datuen azterketa eta hedapenerako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak daraman ildo politikoaren eta programazioaren baitan, 46. SOZIOMETROA aurkezten dizuegu, 2011ko udari dagokiona.

SOZIOMETRO berri honen helburua, euskal administrazioen politika publikoei buruz herritargoak duen pertzepzioaren ezagutza eta azterketa egitea da. Honekin, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen helburua ez da soilik kudeaketa egoki batetarako herritarren iritzia biltzea, herritarrek iritzia osatzeko irizpideak izatea ere bilatzen du, administrazioen funtzionamendua objektiboki ezagutzea ahalbideratzeko, bakoitzak bere arloan, eta gobernuen jarduera zorroztasunez baloratzeko.

SOZIOMETRO honen fitxa tekniko osoa zabaldu den txostenean kontsulta daiteke. Lagina 18 urtez gorako herritarrei zuzendua, EAE osorako 2.155 lagunek osatua da. Lagin honi dagokion lagin errorearen estimazioa ±%2,15 da EAE osorako, %95,5eko konfiantza mailarako, p=q=0,5 izanik. Informazio bilketa 2011ko ekainaren 6a eta 10a bitartean egin zen -biak barne- galdesorta egituratu eta itxia erabiliz, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde bakoitzerako lagin adierazgarri bati etxean egindako banakako elkarrizketen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)