Berriak Osasuna

Osasun sailburuak azpimarratu du kutsatze-mailak "kezkagarria" izaten jarraitzen duela eta honek osasun-sistema tentsionatu egiten duela

2021-04-26
  • Kutsatu eta ospitaleratu asko daudenez, Osakidetzak premiazko kirurgiak lehenetsi ditzake

Gotzone Sagardui Osasun sailburua elkarrizketatu dute Herri Irratiko "Egunon Bizkaia" saioan. Bertan, kutsadura-maila "kezkagarria" dela eta, honek, osasun-sistema tentsionatzen duela azpimarratu du. "Une honetan, zoritxarrez, intzidentzia-tasa altuarekin jarraitzen dugu lurralde osoan, kasu berrien kopurua oso altua da. Sailburuaren arabera, zifra horiek "tentsioan" dagoen osasun-sistema osoan islatzen dira; lehen mailako arretatik ZIUko ospitaleratzeetaraino. Sagarduik azaldu duenez, Osakidetza Kontingentzia planaren hirugarren agertokian dago, eta asteburuko ospitaleratzeak kontuan izanda, adierazi du, posible dela, Osakidetzak premiazkoak diren kirurgiak lehenetsi eta premiazkoak ez direnak atzeratu behar izatea.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak