Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eduki hau itzultze prozesuan dago. Bitartean, gaztelerazko bertsioa eskuragarri duzu.
Eu

Las empresas vascas se ahorran más de 2 millones de euros al tramitar por Internet los expendientes con Industria

2011.eko uztailak 07

Izapidetutako dokumentuen kopurua % 64 handitu da 2010ean. 

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin egindako hiru espedientetik bi modu telematikoan izapidetu daitezke jada.

Eusko Jaurlaritzak informatika-alorrean abian jarritako jardun-planari esker, 208.148 izapide egin ahal izan dira bide horretatik azken bost urteetan.

Euskal enpresek guztira 2.121.858 euro aurreztu zituzten iaz Eusko Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin egindako espedienteak izapidetzeko teknologia telematiko berriak erabilita.

Zehazki, neurri hori gehien baliatu duten profesionalak igogailuen sektorekoak izan dira. Nagusiki instalazioen ikuskapen-eskabideak izapidetu dituzte Internet bidez, 906.594 euro aurreztuz.

Izapide telematiko gehienak erregistratu dituen, eta, beraz, aurrezte handiena ekarri duen bigarren espedientea behe-tentsioko instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzekoa izan da, 897.624 euroko onura ekonomikoarekin.

Horren atzetik daude beherapenen deklarazioak Internet bidez egin dituzten dendak, guztira 126.252 euro aurreztuz, eta igogailuak instalatzeko espedienteak izapidetu dituzten enpresak, 65.282 euro aurreztuta.

2010ean, Internet bidez izapidetutako dokumentuen kopurua % 64,7 handitu zen aurreko urtearekin konparatuta. Guztira, 30.098 dokumentu egin ziren, aurreko urteetan baino 10.615 gehiago. Euskal enpresaburuek 44.607 izapide bide horretatik egiteko aukera zuten, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarekin iaz egindako 65.363 izapideetatik. Jakina, beste guztiak oraindik ohiko bidetik egiten dira.

Hala ere, Sailak bide telematikoaren bidez eskaintzen dituen izapideen kopurua handitu egin da azken urteetan, herritarren kudeaketak erraztearen aldeko politika irmoari esker, eta, beraz, Industrian egiten diren izapide guztien % 46raino iritsi da, eta eskainitakoen % 68,2raino.

Eusko Jaurlaritzak informatika-alorrean abian jarritako jardun-planari esker, azken bost urteetan 208.148 izapide eskaini ahal izan dira bide horretatik. Datu garrantzitsuena da eskaintza handitu bada ere, horren erabilera hori baino gehiago handitu dela, 2006ko 17.445etik iazko 30.089ra igoz.

2006tik 2010era bitarte Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak izapidetutako espediente kopurua

 

Sailarekin egindako izapideak guztira

Sailaren eskaintza telematikoa

Bide telematikoan egindako izapideak

2006

63.042

43.513

17.445 (eskainitakoen % 40,09, eta guztizkoaren % 27,67)

2007

62.574

42.506

 

20.290 (eskainitakoen % 47,7, eta guztizkoaren % 32,42)

 

2008

59.052

41.721

 

20.947 (eskainitakoen % 50,2, eta guztizkoaren % 35,4)

 

2009

52.622

35.801

 

19.474 (eskainitakoen % 54,3, eta guztizkoaren % 37)

2010

65.363

44.607

30.089 (eskainitakoen % 68,2, eta guztizkoaren % 46)

 

 

Modu telematikoan izapidetu daitezkeen Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren espedienteak honako hauek dira:

  • Proiekturik gabeko behe-tentsioko instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea
  • Beherapenen deklarazioa
  • Proiektudun behe-tentsioko instalazio elektrikoak zerbitzuan jartzea
  • Igogailu berrien instalazioa, eta erreforma zerbitzuan jartzeko.
  • Erregai likidoak biltegiratzeko instalazioa, proiekturik gabe eta proiektuarekin
  • Eraikinetako instalazio termikoak, gas-instalazioak eta garabietako instalazioak, zerbitzuan jartzeko.

Ereduak poliki-poliki ezarri dira eta, hala, azken urtean, igogailu-baimenen % 100 sistema horren bitartez kudeatu da, eta horren atzetik, beherapenen deklarazioak eta behe-tentsioko buletinak.

Jaurlaritza jardun-ildo jakin bat garatzen ari da Informazio Gizartea eraikitzeko, eta proiektu hau jardun-ildo horren barruan kokatu behar da. Administrazioak egokitu behar izan du egoera berrira, zenbait eremutan: Saila hainbat baliabide teknologikoz hornitu da, proiektua garatzeko; inplikatutako funtzionario eta agenteei prestakuntza eskaini die; eta aplikazioaren onurak sustatzen eta hedatzen ditu, aplikazio hori etengabe hobetzearekin batera.

Gaur egun, Saila lanean ari da bide horren bitartez zerbitzu berriak eskaintzeko, hala nola: jakinarazpen elektroniko ziurtatua, datu pertsonalak mantentzeko "self-service" moduko bat, ziurtagiriak lortzeko eta espediente digitalak kudeatzeko baliagarri izango dena, oinarrizko informazioa webgunerako argitaratzea eta bitarteko horren bitartez kontsultak egiteko aukera.

Vitoria-Gasteiz, 2011ko uztailaren 7a.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @ZeBerri
    2011.eko uztailak 08

    Comentario de Twitter:
    Las empresas vascas se ahorran más de 2 Meuros al tramitar por Internet los expendientes con Industria http://bit.ly/onCRXS vía @irekia_news

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan