
Martxoko Euskal Ekonomiaren Termometroa hazkunde eremura itzuli da
MARTXOKO EUSKAL EKONOMIAREN TERMOMETROA HAZKUNDE EREMURA ITZULI DA
Hobekuntza nabarmena izan du, baina oraindik oso erritmo apalean
Euskal ekonomiaren termometroak, ehundik gora aldagai aztertzen dituen neurketa-ereduaren ondoriozko adierazle sintetikoak, hobekuntza nabarmena erakusten du aurtengo martxoan, 67,2 puntutan baitago. Joan den otsailean 42,9 puntukoa izan zen.
Urtebete geroago, uzkurtze-eremua atzean utzi eta hazkunde-eremura itzuli zen, nahiz eta oraindik oso erritmo apala izan. BPGren bilakaerari dagokionez, ez litzateke iritsiko urte arteko % 1,0ra.
Gainera, kontuan izan behar da hobekuntza gertatu zela 2020ko martxoarekin alderatuta; izan ere, alarma-egoeraren deklarazioak murrizketa zorrotzak hartzera behartu zuen koronabirusaren hedapen azkarra kontrolatzeko, eta eragin zuzena izan zuen ekonomiaren bilakaera globalean.
-
2021-04-24
Comentario de Twitter:
RT @Irekia: 📊Martxoko Euskal Ekonomiaren Termometroa hazkunde eremura itzuli da.
➕https://t.co/w78YhEkWsg📊 El Termómetro de la Economía…



