Berriak

Euskadi Goza ezazu eta Turismo Soziala egon dira Piriapolisen (Punta del Este - Uruguai)

2011.eko uztailak 08

Ekainaren 30ean, Elvira Cortajarenak hitzaldi bat eskaini zuen APROTURren (Sustatzaile Turistikoen Elkartean), Piriapolisen hain zuzen ere. Hau da Montevideotik 100 kilometrotara Maldonadoko hiriburuan. MERCOSUR-reko Euskadiren Ordezkariak Euskal Herriko Turismo Kanpaina Ofiziala aurkeztu zuen: "Euskadi, goza ezazu". Entzuleen artean kostaldeko herriko sustatzaile turistikoak, Aproturreko kideak, Oscar de los Santos Piriapolisko Alkatea eta Maldonadoko Udalaren autoritate batzuk egon ziren, baita ere Marciano Durán Kultur Zuzendari Nagusia eta Alvaro Bertoni Sanguinetti Turismo Zuzendariordea, besteak beste.

Cortajarenak Espainako Turismo Sozialaren programeei buruz ere hitz egin zuen. 25 urtetan zehar edadeko milloi bat lagun bildu zituzten urteroko kanpain bakoitzean, neguan 15-eguneko oporrak gozatu nahian. Proiektuaren interes nagusia Punta del Este aldean dago, 20 mila toki hutsik bait daude hoteletan neguko hilabeteetan zehar. Bere hitzaldian, Ordezkariak bereziki aipatu zuen edadeko jendeari dagokionez, bizi-kalitatea suspertzea dela helburua, eta Administrazio Publikoari dagokionez, lanpostuak sortzea eta mantentzea, hotel-sektorean langabezi egonkorra sahiesteko.

Aurkezpena eta eztabaida ondoren, esperientzia berria abian jartzeko behar diren lanak egiteko aukera hasi da, sektore publiko eta pribatuaren laguntza eta konpromisoa gehitzen saiatzen, proiektu hau egiazkoa izateko etapak betetzeko. Horretarako, MERCOSUR-rerako Euskadiren Ordezkaritzari aholkularitza eskatu zioten.

 

2 iruzkin
  • @TvEuskadi
    2011.eko uztailak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi Saboréala y el Turismo Social se presentaron en Piriápolis (Punta del Este - Uruguay). http://bit.ly/qTNNMi

  • @alvarobertoni
    2011.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Euskadi Saboreala y el Turismo Social se presentaron en Piriapolis (Punta del Este - Uruguay) http://t.co/tsxi4oJ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria