Finantzaketa Jasangarriaren Espainiako Behatokiak Francisco Javier Arnáez FEI-ko egungo zuzendariaren ibilbide pertsonal eta profesionala saritu du

2021-04-22

Finantzaketa Jasangarriaren Espainiako Behatokiak (OFISO) aurtengo sarituen zerrendan Francisco Javier Arnáez Arrecigor Finantzen Euskal Erakundeko (FEI) egungo zuzendari nagusia saritu du, "finantza jasangarrietan egindako ibilbide pertsonal eta profesionalagatik". Sari hori eman diote Madrilen egindako ekitaldi batean. Madrilgo Erkidegoa, Endesa, Ekuadorko Errepublika eta Telefonica ere saritu dituzte.

Finantzaketa Jasangarriaren Espainiako Behatokia (OFISO) sektore anitzeko foro independentea da, eta bere helburua da konpainiak, finantza-erakundeak, administrazio publikoak eta finantza-industriako beste eragile batzuk elkartzea eta ikusaraztea, finantzaketa jasangarriari buruzko eztabaida, informazioa eta profesionalen arteko topaketa sustatzeko.

1985etik, Francisco Javier Arnáezek hainbat ardura izan ditu Eusko Jaurlaritzan. Egungo karguaren aurreko aldian, Finantza Politikako zuzendaria (2017-2020) eta lehen bono jasangarriaren sortzailea izan zen. 2020ko azarotik, FEIko (zuzenbide pribatuko erakunde publikoa) zuzendari nagusia da; Ekonomia eta Ogasun Sailari atxikitako erakundea da FEI, eta bere helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren finantza-politikako eta kreditu publikoko tresna gisa jardutea.

Iruzkin bat
  • ibe
    2021-04-23

    Muy merecida esta distinción a Javier Arnáez. Toda una vida dedicada a las Finanzas y a prestar apoyo financiero al tejido empresarial vasco en sus diversas modalidades. Un ejemplo de compromiso con el desarrollo empresarial y de profesionalidad, digno de ser imitado.
    Zorionak Javier!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak