Berriak
Eu

Montevideoko Centro Euskarok 100 urte betetzen ditu

2011.eko uztailak 08

Centro Euskaro XXI. mendean mendeurrena ospatzen duen Uruguaiko lehen euskal etxea da. Horregatik ekainaren 29tik uztailaren 2ra arte ekintza batzuk egin ziren urteurrena ospatzeko. Elvira Cortajarena ordezkariak ekitaldi guztietan parte hartu zuen.

Ekainaren 29ko goizeko 10retan hasi zen egitaragua, Montevideoko Independentziaren enparantzan, General Artigas Uruguaiko independentziaren heroiaren oroitarrian utzitako lore eskaintzarekin. Eguerdiko 12etan Uruguaiko Postetxeko José Luis Juarez presidenteak, Solange Moreira presidenteordeak eta Julio César Silveira Zuzendariak euskal etxeko zuzendaritzari urteurrena oroitzen den zigilua erabilera legaleko irudiarekin margolan bat eman zioten. Aukeratutako irudiak "Aitona" du izena eta Ignacio Iturriak Uruguaiko artista famatuak margotu eta laga zuen dohainik. Gero, Juan Pedro Arin Euskaroko lehendakariak, Elvira Cortajarena Ordezkariak, Enrique Pointevinek Erakunde espainarren Federazioko ordezkariak, eta Rosa Fuentes, Félix Latiendak eta Emilio Latorrek FIVU - Uruguaiko Euskal Erakundeen Federazioaren izenean zigilu-marka jarri zuten emandako alearekin.

Ondoren, Juan Pedro Arin Centro Euskaroko lehendakariak egoitza sozialean estalgabetu zuen urteurrenaren oroitzapenezko brontzezko plaka, hitz hauek dituena: "Gernikako Arbola, euskaldunen Lege Zaharren sorterria, indarraren, sendotasunaren, jakinduriaren eta nortasunaren ikurra da. Gure egoitza goratu egiten duen urtadar hau Batzar-etxetik zuzenean etorria izan da. Uruguaira etorri ziren euskaldunei omenaldirik egiatiena da. Beraiekin ohitura eta bizipen preziatuak ekarri zituzten, herrialde honetan mantentzen eta zabaltzen jakin zuten. "Centro Euskaro" mendeurrenean. 1911 - 2011 ko ekainaren 29a."

Gaueko 8etan Montevideotik 100 kilometrotara dagoen Piriapolis herrian, euskal kulturarekin lotuta dagoen beste ekintza bat jarri zen martxan: musa. MERCOMUS - 1. Hegoamerikako Mus Txapelketa honetan, Argentina, Txile, Paraguai eta Uruguaiko jokalariek parte hartu zuten hiru egunetan zehar. Piriapolisko Alkatea, Maldonadoko Turismo Zinegotzia, eta Piriapolisko Club de Bochas-eko presidenteak ere egon ziren.

Mendeurreneko ospakizunen amaiera Montevideon izan zen, Euskarok eskaini zuen gala afariarekin Haragi Saltzaileen Elkarteko "Centenario" aretoan. Aurora Diaz-Rato Espainako Enbaxadorea Uruguain, Eduardo de Quesada Fernandez de la Puente Espainako Kontsul Nagusia, Elvira Cortajarena Eusko Jaurlaritzako Ordezkaria, Rosa Fuentes Espainako Gobernuko Lan eta Immigrazio Kontseilaria eta Maldonadoko Departamendu, Argentina eta Txileko euskal gizataldearen ordezkariak egon ziren, besteak beste.

Hitzaldi hunkigarri batean, Juan Pedro Arin Centro Euskaroko lehendariak aipatu zituen erakundeko fundatzaileak, sortutako mantentze-lanen gora-beherak, goieneko uneak eta jarduera gutxikoak eta emandako laguntza handia immigrazioaren harreran. Euskaro aritu zen informazio, lanpostu eta elkarren arteko laguntza-bulegoa eta batez ere sorterriaren eta Uruguairen arteko lotura giza. Hitzaldian zehar Lehedakari guztiei eskertu zien Uruguain egoteagatik eta gaurko Lehendakariari ohitura horrekin jarraitzeko eta bisitatzeko gonbit egin zion.

Mus Txapelketako sariak eman ziren irabazleei. Centro Euskaroko Martha Perdomok eta Eugenio Berazak lehen postua irabazi zuten, Euskaroko Julio Garcia Denis eta Norberto Arcelus bigarrenak izan ziren eta Txileko Santiagoko Euskal Etxeko Carlos Lagok eta José María Navartek hirugarren postua lortu zuten.

Bileraren amaieran, Cortajarena Ordezkariak Néstor Basterretxearen "El árbol" eskulturaren erreprodukzio bat eman zuen. Jatorrizko artelana Buenos Airesko Carlos Tahys parkean dago. 1997ko azaroan egin zen Euskal Aste Nazionalean inauguratu zen, José Antonio Ardanza GarroLehendakaria bertan egon zen eta euskaldunen eta eusko-argentinarren omenaldia izan zen Argentina herrialdearentzako. Burdinaz egina, haritzaren irudi enblematikoa irudikatzen, artelan honek artistaren norabide tematikoa jarraitzen du, Eusko Legebiltzarreko udalbatza-aretoan inauguratu zuen eskulturarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Elvira Cortajarena Ordezkaria