Berriak Segurtasuna

Ertzaintzak eta udaltzaingoek mugikortasunaren perimetroko kontrolak egingo dituzte pandemiaren ondorioz eremu gorrian dauden lurraldeetan eta udalerrietanErtzaintzak eta udaltzaingoek mugikortasunaren perimetroko kontrolak egingo dituzte pandemiaren ondorioz eremu gorrian dauden lurraldeetan eta udalerrietan

2021-04-20

 

Euskadiko poliziek behin berriro ere trafiko eta mugikortasun kontrolak egingo dituzte intzidentzia epidemiologikoaren tasa berriak kontuan hartuta. Tasa horien arabera, perimetralki itxita daude lurralde historikoak eta Euskadiko hainbat eta hainbat udalerri.

Ezarritako neurri berriek berriz ere mugikortasuna murriztu dute, eta joan-etorriak, beraz, justifikatu egin beharko dira eta osasun-araudiak ezarritako parametroen barruan egin beharko dira. Ertzaintzak eta udaltzaingoek zainduko dute araudia betetzen dela errepide eta udalerrietan jarritako kontrolen eta egindako zaintza-lanaren bidez.

Erantsitako irudietan gaur, asteartea, eguerdian, Donostiako Intxaurrondo auzoan jarritako kontrol bat ikus daiteke.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan