qrcode

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak preso palestinarrei asistentzia ematen laguntzen du; 150.000 euroko laguntza bideratzen du horretara (Gobernu Bilera 2021-04-20)

2021-04-20

Eusko Jaurlaritzak baimena eman du eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren dirulaguntza bat Addameer Prisoner Support and Human Rights Association elkarteari zuzentzeko; erakunde horrek Israeleko preso politiko palestinarren eta atxilotuen eskubideak defendatzen ditu. Zehazki, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak 150.000 euroko laguntza ekonomikoa emango dio erakunde horri.

Dirulaguntza horren helburua da erakundeak lege-asistentzia espezializatua eta doakoa ematea bai herritar palestinar presoei bai haien familiei. Addameer elkarteak kolektibo horren aurka eginiko giza eskubideen urraketen segimendua ere egingo du. Eusko Jaurlaritzak emandako laguntza Covid-19a jasan duten edo jasaten ari diren presoei iritsiko zaie, bereziki, laguntza moduan.

2015etik, eLankidetzak Addameer babestu du, palestinar atxilotu eta presoen giza eskubideak defendatzen laguntzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko