Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

200.000 euroko laguntza minda zerbitzuaren koordinazioa eta kudeaketa teknikoa finantzatzeko (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011-07-05

Erabakia, Lorra kooperatiba-sozietateari diru-laguntza emateko dena, mindak banatzeko zerbitzua koordinatzeak, zerbitzuaren kudeaketa teknikoa egiteak eta zerbitzua emateak sortutako gastuak finantza ditzan.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran 200.000 euroko dirulaguntza onartu du LORRA Sozietate Kooperatiboarentzat, 2011n Karrantzan (Bizkaia) minda zerbitzuaren koordinazioa eta kudeaketa teknikoa finantzatzeko.

Pilar Unzalu Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren eskariz, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako laguntzari esker, iazko amaieran Bizkaiko alde horretan simaur eta mindek sortutako ingurumen arazoei aurre egiteko abian jarritako mindak batzeko eta kudeatzeko sistema luzatzen da.

LORRA Sozietate Kooperatiboari emandako laguntzek 2011n honelako lanak egiteko balioko dute, alegia: aldean abeltzaintzako ustiategiek sortutako mindak baserriko lurretan eta ingurumarietan ibilgailu espezializatuen (ihinztatze ponpak dituzten zisterna kamioiak) bidez banatzeko lanak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan