Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Adineko pertsonei zuzendutako prestakuntza jarduerak garatzeko hitzarmena (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Erabakia, Fundación Instituto Gerontológico Matia (INGEMA) eta Matia Innova SLU erakundeei zuzeneko diru-laguntza ematekoa, pertsona nagusiei buruzko prestakuntza-jarduera eta ikerketaren garapena sustatzeko.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak proposatuta, Fundación Instituto Gerontológico Matia (Ingema) fundazioarekiko lankidetza hitzarmena onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak gaurko bileran, adinekoei buruzko prestakuntza- eta ikerketa-jardueren garapena sustatzeko.

Kalteberatasun-, bazterkeria-, marjinazio- eta pobrezia-egoeren kronifikazioari loturiko arreta-premia eta -eskariei aurre egiten ari zaizkie gizarte-zerbitzuak, eta kolektibo kalteberenak hartzen dituzte bereziki eraginpean, adineko pertsonak, besteak beste.

Hitzarmen horrek hiru milioi euroko aurrekontua izango du, eta horren bidez laguntza-eredua aldatzeko prozesuari ekin nahi zaio, bezeroen nahi eta lehentasunei erantzuteko. Ingemak I+G arloko ekimenak gauzatzeko konpromisoa hartu du, Ikerketa kuantitatibo eta kualitatibo zabal batez gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen eguneroko bizitza garatzen den etxebizitzaren eta inguruneen baldintzei buruzko ezagutza zehatza eta zorrotza baliatzen duena.

Horrez gain, Etxebizitzari lotutako ongizate, gogobetetasun eta kalitateari lotutako pertzepzioei buruzko alderdi subjektiboak aztertuko ditu Ingemak, eta Arreta gerontologikorako eredu berri bat eraiki eta diseinatzeko oinarriak sortuko ditu.

Gainera, eredu gerontologiko berria hedatzeari lotutako prestakuntza ekintza orokorrak barne hartzen dituzten irakaskuntza-proiektuak eta adinekoen eskubideen eta tratu onaren aldeko sentikortze-kanpainak garatuko ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan