Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

1.000.000 €-ko laguntza Euskadiko turismo-enpresentzat euskadi eta Euskadiren turismo-produktuak sustatzeko (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Turismoa Eusko Jaurlaritzaren lehentasun bat denez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1.000.0000 €-ko laguntza-linea bat onartu du, eta laguntza horiek turismo-sektoreko enpresek lor ditzakete Euskadiren irudia nahiz Euskadiko produktuak xede diren merkatuetan sustatzeko.

Laguntza horiek Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak abian jarri duen beste mekanismo bat dira esperientzia anitzeko Euskadira dibertsifikazio eta errentagarritasun handiagoko turismo-eskaria erakartzeko, lehentasunezko, estatuko eta nazioarteko merkatuetan Euskadiren irudiaren presentzia areagotuz.

Honako enpresa hauek lor ditzakete laguntza horiek: turismo-zerbitzuak ematen dituzten edo turismo-sektorean eragina duten enpresa txiki eta ertainek (ETE) edo enpresa horien arteko elkarteek, sektore-elkarteek eta fundazioek, eta helburu sozial gisa turismoa sustatzea duten irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuek.

Euskadiko Turismo Marketin Planarekin (gastronomia, enologia, asteburuak hiru hiriburuetan, eta abar) elkartutako turismo-produktuak zehaztera, diseinatzera eta abian jartzera bideratuta dauden eta berrikuntza-dosi bat eman dezaketen Euskadiko turismo-enpresen proiektu eta jardun guztiak lagunduko ditu Eusko Jaurlaritzak laguntza horiekin. Era berean, Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzarekin koordinazioan eta/edo koherentzian egindako turismo-marketineko ekintza guztiak sustatuko ditu, baita Euskadiren turismo-posizioa finkatzen eta/edo ostatu-gauen kopurua igotzen lagunduko duten ekintza guztiak ere.

Eskabideak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, http://www.euskadi.net/turismo web-helbidean dauden funtzionaltasunen bitartez. Era berean, espedienterako sarbidea eta gainerako izapideak honako helbide honen bidez gauzatu ahal izango dira: http://www.euskadi.net/misgestiones

Diru-laguntzen zenbatekoa onuradunen araberakoa izango da. Izan ere, onartutako gastu garbiaren % 60 15.000 €-ko gehieneko zenbatekoarekin diruz lagunduko da ETEen kasuan; onartutako gastu garbiaren % 60raino 45.000 €-ko gehieneko zenbatekoarekin elkarte sektorialen kasuan, eta % 50 25.000 €-ko gehieneko zenbatekoarekin irabazi-asmorik gabeko Fundazio eta Erakundeen kasuan. Euskadiren turismo-posizioa finkatzen eta/edo ostatu-gauen kopurua igotzen laguntzen duten ekitaldiei ere lagunduko zaie; izan ere, onartutako gastu garbiaren % 50 emango zaie gehienez, 30.000 €-ko gehieneko zenbatekoarekin.

Laguntza horien azken helburua errentagarritasun handiagoko turismo-eskaria lortzea da, batez besteko egonaldiari eta jomugan egindako gastuari dagokionez, eta era horretan, alde batetik, bidaiarien sarreretan segidako 23 hilabetetan izandako hazkundearekin jarraitzea, eta beste alde batetik, 2013. urtean 800.000 bidaiari atzerritar hartzeko helburua betetzea. Aipatutako urtean espero da turismo-sektoreak 96.000 pertsonari baino gehiagori lana ematea, eta aurreikuspen horiek guztiak Euskal Turismoaren 2010-2013ko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planean azaltzen dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan