Berriak Segurtasuna

Atxilotu bat atentatuagatik eta ehun bat pertsona zehatuta osasun-araudia ez betetzeagatik

2021-04-18

Ertzaintzak azken orduotan 18 urteko gazte bat atxilotu du Legazpin agintaritzaren agenteen aurkako atentatuagatik, eta 92 pertsona zehatu ditu Euskadin osasun-araudia ez betetzegatik

 

Azken 24 orduotan pandemiari aurre egiteko ezarritako osasun-arauak betetzen direla zaintzeko Ertzaintzak egin dituen jarduketarik aipagarrienen artean,  Legazpin 18 urteko gazte bat atxilotu du Ertzaintzaren agenteen aurkako atentatuagatik eta 92 pertsona zehatu ditu.

                   Arau-hausteak Gipuzkoan

Atzo, larunbata, gaueko bederatziak aldera, polizia-baliabideek hogeita hamar bat pertsona ikusi zituzten Legazpin, kalean, botiloia egiten. Patruilak ikusi zituztenean, gehienak sakabanatu egin ziren, eta lekuan bertan geratu zen gazte batek ez zuen identifikatu nahi izan. Agenteak iraindu zituenez eta agenteren bati eraso egin zionez, agintaritzaren agenteen aurkako atentatua leporatuta atxilotu zuten. Atxilotu zutenean gaztearen lagunek objektuak bota zizkieten agenteei, eta polizia-autoetako bateko beira hautsi zuten.

Bestalde, Urretxun beste 14 pertsonari jarri zizkieten isunak eta Lazkaon 17ri kalean alkoholdun edariak edategatik, 4 pertsona baino gehiago elkartzeagatik eta batzuei perimetroko itxiera urratzeagatik.

Arau-hausteak Bizkaian

Atzo gauean Ermuan ehun bat pertsona aurkitu zituzten botiloi bat egiten, osasun-neurriak bete gabe. Udaltzainei bengalaren bat bota zieten, eta eginbideak ireki dizkiote gazte bati agenteen lana oztopatzeagatik.  Bestalde, beste 16 isun jarri zizkieten Bilboko etxebizitza batean festan ari ziren gazteei, beste sei isun Artxandako parkean botiloia egiten ari ziren eta patruilak iristean ihes egin zuten beste gazte batzuei. Gaur goizaldean Larrabetzuko plazan hogeita hamar bat pertsona zeuden etxeratzeko agindua bete gabe, eta polizia ikusi dutenean ihes egin dute; horrez gainera, beste hiru pertsona identifikatu eta zehatu dituzte.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko