Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

I+G+Brako laguntzak indartuko dira, Etorgai programaren hornidura 28 milioi eurotik 34 milioi eurora igota (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Erabakia, 5.000.000 eurotik gorako gastua egiteko baimena emateko erabakia aldatzekoa, 2011eko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoan izaera estrategikoko industria ikerketa eta garapen esperimentaleko proiektu integratuak egiteko diru-laguntzen egitaraua garatzeko egitaraua finantzatzeko. Etorgai Programa.

Jaurlaritzaren Kontseiluak gaur erabaki du I+G+Brako laguntzak indartzea Etorgai programara bideratutako zenbatekoa 6.066.162 €-an igota. 2010eko abenduaren 20an onartu zen datozen hiru urteetarako aurreikusitako inbertsioa, 28 milioi euroko inbertsioarekin, honela banakatuta: 8 milioi 2011. urterako, eta 2012. eta 2013. urteetan 10 milioi urte bakoitzean .

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren ustez programa indartu egin behar da beharrezkoak diren funtsekin Euskadiko enpresek egungo egoera ekonomikoan I+G+Baren inbertsioan urrats bat atzera ez egiteko. Horregatik, aurrekontua igotzea onartu da, eta, ondorioz, datozen hiru urteetan honako partida hauek banatuko dira: 2011. urtean 11.660.264 euro, 2012. urtean 12.405.898 euro eta 2013. urtean 10.000.000 euro.

Etorgai Euskadin industria-ikerketako eta garapen esperimental estrategikoko proiektu integratuak egiten laguntzeko programa bat da. Programa horren helburua honako hau da: sortzen den jakintza berria baliagarria izatea, eta horretaz gain, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobeak sortzera ere bideratu behar du, edo bestela, interes estrategikoa duten teknologiak txertatzera, edo patente berriak eta oinarri zientifiko-teknologikoa duten enpresa berriak sortzera. Zeharka bada ere, programa horrek laguntzen du enplegua sortzen eta euskal produkzio-sarearen posizio teknologikoa hobetzen.

I+G+Ban inbertitzen laguntzeko duen eragin pizgarria bermatzeko, eskaerak aurkezteko epea ireki baino geroago, hasitako proiektuek diru-laguntza jaso ahal izango dute 2010eko urtarriletik aurrera.

Programa honek datozen urteetan honako hauei eutsi nahi die modu esanguratsuan: enpresen arteko lankidetza-partzuergoei (ETEak barne) bultzada handiagoa ematea, eta konpromiso handiagoa hartzea berrikuntzari dagokionez; eta merkatuko ikerketen emaitzak transferitzeko gai diren zientziako, teknologiako eta berrikuntzako euskal sareko agenteei (zentro teknologikoak, ikerketa kooperatiboko zentroak, eta abar) laguntzea.

Halaber, inbertsio horren asmoa ikerketaren eta teknologiaren alorreko erreferente gisa Euskadik Europan duen posizioan aurrera egitea da; laneko helburu hori 2010-2013 Lehiakortasun Planean nahiz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako 2010eko Planean azaltzen da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan