Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa, Lankidetza eta Giza eta Gizarte Zientzia Proiektuetarako dirulaguntzak (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Agindua, 2012-2014 epealdirako oinarrizko eta/edo aplikatutako ikerketa proiektuak, elkarlanekoak eta giza-eta gizarte-zientzietakoak egiteko laguntzak emateko deialdia egiten duena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamenari jarraituz, gaurko Gobernu Kontseiluak Oinarrizko edo/eta Aplikatutako Ikerketa Proiektuak, Lankidetza Proiektuak eta Giza eta Gizarte Zientzia Proiektuak 2012-2014 epealdian diruz laguntzeko dei egiten duen Agindua onartu du.

Deialdi honek honako hiru modalitate hauek bereizten ditu: lehenengoak Oinarrizko edota Aplikatutako Proiektuak gauzatzea sustatu nahi du; bigarrenak proiektu berean erakunde desberdinak parte hartzea sustatu nahi du; hirugarrenak Giza eta Gizarte-Zientzien arloetan ikerketa sustatu nahi du.

Deialdi honek 860.000 euroko diru-kopurua du. Honela banatuta: 380.000 euro lehenengo urterako, 240.000 euro 2013 urterako eta 240.000 euro 2014 urterako. Bestalde, deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako hauek Euskal Autonomi Erkidegoko Administrazioan kokatuta egon eta legezko nortasun berezia duten erakunde publikoak, EHU salbu; Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko Ordezkariak; eta azkenik, Euskal Autonomi Erkidegoan kokatuta egon, legezko nortasun berezia izan, eta dirua irabazteko helbururik ez duten goi-irakaskuntza eta ikerkuntzako erakunde pribatuak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan