Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

2.376.997 eurotako diru-laguntza heziketa-beharrizan bereziak dituzten ikasleen eskola-garraiorako (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Agindua, ikastetxe publikoetan ikasketak egiten ari diren eta hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleak garrai atzeko banan-banako diru-laguntzetarako deialdia egiten duena.

Gobernu Bilerak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak proposatuta, Agindu bat onartu du. Honen bitartez eskola-garraiorako banakako diru-esleipenak ematea onartzen da ikastetxe publikoetako hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleentzat.

Diru-esleipen hauek 2.376.997 eurotako zenbatekoa izango dute eta jasotzaileak honakoak dira: mugapen larriak direla eta, antolatutako eskola-garraioak edota ohiko garraio publikoak erabili ezin ditzaketen haurrak eta, hortaz, euren etxebizitzetatik eskoletara joatea erraztuko duen garraio-alternatiba bat behar dutenak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan