Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehenengo Euskadiko Garapen Jasangarriko Estrategia 2020 onartu du Eusko Jaurlaritzak (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Erabakia, "Euskadiko Garapen Jasangarrirako Estrategia 2020" onartzeko dena.

 Lehendakariak berak esanda: "EkoEuskadi 2020 estrategiak nora jo erakusten digu, eta helburu zehatzak eta jarduteko ildoak markatzen ditu. Garapen jasangarriagoa iristeko bidea da". 4.000 gizarte eragile, enpresa-jende, erakunde eta herritar baino gehiago jardun dira estrategia prestatzen.


EcoEuskadi 2020 Garapen Iraunkorreko Estrategia onartu du gaur bere bileran Eusko Jaurlaritzak, hau da, Jaurlaritzaren eta gainerako administrazioen sektore-politiken integrazio-plataforma bat herritarrekin batera herrialde-proiektu jakin bat diseinatzeko, ekonomiaren, gizartearen eta ingurumenaren arloan garapen iraunkorreko eredu baterantz aurrera egitea ahalbidetuko duen herrialde-proiektu bat, hain zuzen ere.

Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburu Pilar Unzaluk azaldu duenez, EcoEuskadi2020k ekintza publikoa artikulatu nahi du ekonomikoki lehiakorra, berritzailea eta ekoefizientea den herrialde-proiektu baterantz, betiere sozialki kohesionatua eta erantzukidea izango dena, eta bere natura-ondarearen zati diren ondasun eta baliabideen kalitatearekin konprometituta.

2015ean ebaluatuko den Ecoeuskadi estrategiak 2020rako ikuspegian txertaturiko helburu jakin batzuk biltzen ditu, honela laburbil daitezkeenak:

 20-64 urteko herritarren enplegu-mailak % 75eraino egin behar du gora (gaur egun % 68 da)
 BPGarekiko % 3ra iritsiko den ikerketa, garapen eta berrikuntzako inbertsio bat lortu behar da. (gaur egun % 2 da)
 Berotegi-efektuko gas-emisioak % 20 gutxitu behar dira 2005. urtearekin alderatuta; energia-iturri berriztagarrien ehunekoa % 17raino gehitu behar da eta energia-eraginkortasuna, aldiz, % 20;
 Eskola uztea % 10etik beherako balioetara jaitsi behar da (gaur egun % 12,6 da) eta goi-mailako irakaskuntza amaitzen duen 30-34 urteko herritarren ehuneko % 40tik gora atxiki behar da;
 Pobrezia-atalaseen azpitik bizi diren pertsonen kopurua % 15etik behera jaitsi behar da (gaur egun % 19 da).


Hainbat helburu estrategiko ere biltzen ditu dokumentuak, hala nola: Euskadiren ekonomia berritzailea, lehiakorra, ekoefizientea eta irekia izan dadila; gizarte-babeseko sistemak indartzea; natura-baliabideak eta bioaniztasuna zaintzea; jatorri fosileko energiekiko mendetasuna minimizatzea, kalitatezko hezkuntza- eta balio-sistema taxutzea, Administrazio Publiko berritzaile, efiziente, irisgarri eta herritarrekiko gardena zabaltzea edo milurtekoaren helburuak lortzeko laguntzea.

EcoEuskadi 2020k datozen urteetan lehenetsi beharreko 4 arretagune ezartzen ditu:

1. Berrikuntza eta jakintza irazkortasunerako. Ikaskuntzarako irekia eta berrikuntza, sorkuntza, ekintzailetza eta lankidetzako balioak indartuko dituen euskal gizarte baterantz aurrera egitea da helburua. Arretagune honetako lan-ildotako bat "Ikerketatik berrikuntza gehiago ateratzea" da, hau da, zientziaren eta enpresaren munduen arteko lankidetza gehitzea, pertsona ekintzaileei beren ideiak merkatura eramatea saihesten dieten oztopoak ezabatuta.

2. Gazteak mugimenduan. Euskal gazteek erabateko garapen autonomoa izan dezatela lortzea du helburutzat, gazte horien gaikuntza, integrazioa eta onespena bultzatuta, Euskadin bertan zein kanpoan. Lan-ildoetako bat gazteen lan-merkaturako sarbidea hobetzea da, orientazio, aholkularitza eta praktikak uztartuko dituen ekintza integratu baten bidez.

3. Enplegua ekonomia global batean. Enplegagarritasun-maila gehitzea (aldaketetarako egokitzapena) eta gure gizarte-ereduaren jarraitutasuna bermatzea du helburutzat. ETEen nazioartekotzea bultzatzea da lan-ildoetako bat.

4. Bizi-kalitateko baldintzak. Oparotasunaren kontzeptuarekin loturiko alderdietan aurrera egitea da helburua, betiere "oparotasuna" honela definituta: pertsonek garatzeko, gizarte-kohesio handiagoa lortzeko, ongizate-maila handiagoetara iristeko eta ingurumenarekiko inpaktu materiala murrizteko duten posibilitatea. Hiri iraunkorragoak lortzeko bidean aurrera egitea da lan-ildoetako bat.

ESTRATEGIA PARTE-HARTZAILEA

EcoEuskadi 2020ren elaborazioan, Patxi López lehendakaria buru dela, Eusko Jaurlaritzaren hainbat sailek, hiru lurralde historikoetako foru-diputatuek edo Eudel euskal udalerrien elkarteak parte hartu dute. Hori guztia ikuspuntu eta sektore-ikuspegi desberdinen ekarpena egiteko, garapen iraunkorreko estrategia batean bildu beharrekoak baitira.

Dokumentu horren - www.ecoeuskadi2020.net webgunean kontsultatu daitekeenaren- bertute handietako bat eragin duen online parte-hartze sozial eta presentzial handia izan da, 4.000 lagunek baino gehiagok (agente sozialak, instituzionalak eta enpresarialak barne, eta gazteen presentzia nabarmenarekin betiere) parte hartu baitute proposamena lantzeko baliatu diren lan parte-hartzaileko 9.300 ordu baino gehiagoetan.

Gazteekin, herritarrekin oro har, agente sozioekonomikoekin, eta ordezkari instituzionalekin izandako prozesu parte-hartzaileetan egiaztatu denez, gizarte-adostasuna dago gaur egungo krisialdiaren isla den eredua aldatzeko premia eta urgentziari buruz, funtsezkoa da pertsonek, jakintzak eta berrikuntzak partekatu eta gauzatutako lidertza, eta iraunkortasunaren bidean aurrera egiteko soluziobide teknologikoak eta gizarte-erantzukidetasuna eskatzen ditu.

Era berean, dokumentuari eginiko ekarpenak agerian uzten dute pertsonek, eta batez ere gazteek, izan behar dutela EcoEuskadi 2020ren ardatz nagusia, garrantzia berezia emanez hezkuntza-, osasun-, gizarte- edo enplegu-arloko politikei; gure balio-sistema indartu egin behar dela gizarte gisa; administrazio garden, koordinatu eta eraginkor baten alde lan egin behar dela; eta herritarrekin batera gobernatzeko modu berri baterantz eboluzionatu behar dela.

ESTRATEGIAREN JATORRIA ETA ETORKIZUNA

2009ko ekainaren 5eko "Urdaibaiko Adierazpenean" du jatorria Estrategiak, bertan adierazi baitzuen Patxi Lopez lehendakariak Euskadirentzako garapen-eredu berri bat sustatzeko bere helburua irmoa.

Onartutako azken dokumentuak etorkizuneko Euskadiren ikuspegia biltzen du, hots, garapen iraunkorraren abangoardian dagoen herrialde bati dagokion proiektua egitea.

2015. urtean berrikusiko da Estrategia, eta dagokion ebaluazioa jarraipeneko urteko txosten baten bidez eta "Garapen Iraunkorreko Foroari" dagokion jardunaldi baten bidez egingo da, agente sozial, ekonomiko eta instituzionalen informazioko, kontrasteko eta partaidetzako gune izango baita foro hori.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan