Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

250.000 euro Ikastetxe Pribatuetako Irakasleen Prestakuntzarako (2011-07-05(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko uztailak 05

Agindua, zeinen bidez deialdia egiten baita unibertsitatez kanpoko ikastetxe pribatuekin harreman estatutarioak edo erregelamenduzkoak dituzten federazio eta elkarteei diru-laguntzak emateko, 2011-2012 ikasturtean ikastetxe horietako langileek prestakuntza-jarduerak egin ditzaten.

Gobernu Bilerak, gaur, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak proposatuta, Unibertsitateaz kanpoko Hezkuntzako Zentro Pribatuekin estatutu- edo arauzko harremanak dituzten Federazio eta Elkarteei zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia egiteari buruzko Agindua onartu du. Diru-laguntzak hauek, 2011-2012 ikasturtean zehar, aipatutako zentro hauen Irakasleen Prestakuntza burutzearren emango dira.

Deialdia 250.000 eurokoa da eta beraren helburua dira, batetik, Eskola 2.0 programa sustatzeko eta horretan parte hartzeko jarduerak, eta, bestetik, batez ere oinarrizko gaitasunak garatzeko eduki didaktiko edo curricularrak.

Iruzkin bat
  • @lanbideejgv
    2011.eko uztailak 09

    Comentario de Twitter:
    Berriak, 250.000 euros para Formación del personal de Centros Privados, http://t.co/hPpO5YJ #noticias #empleoeuskadi

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan