Lehendakariordeak SEA Arabako Enpresei helarazi dizkio kalitatezko eta berdintasunezko enplegu baterako ildo estrategikoak

2021-04-15

Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak astearte honetan Jaurlaritzak onartutako 2030erako Enpleguaren Euskal Estrategiaren ildo nagusiak azaldu dizkio Arabako Enpresei. Ildo horiek hurrengo hamarkadan arlo horretako politika publikoak markatuko dituzte, eta kalitatea, berdintasuna eta prestakuntzarako eta aktibaziorako eskubide berri bat lortzea izango dituzte helburu.

Alfonso Gurpegui Enplegu eta Gizarteratze sailburuordea eta Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea alboan zituela, Mendia Pascal Gómez eta Juan Antonio Sánchez SEAko presidente eta presidenteordearekin, hurrenez hurren, eta Juan Ugarte zuzendari nagusiarekin bildu da Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan.

Ostegun honetako bilera lehendakariordeak eragile ekonomiko eta sozial guztiekin egiten dituen topaketen parte da, Sailaren lan-ildoak kontrastatzeko eta bere politikak eraginkorragoak izan daitezen ekarpenak jasotzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak