Berriak
Eu

New York-eko erakusketa batek euskal herritarren bizipenak aurkeztuko ditu

2009.eko abenduak 16

“Lehen begiradan ezkutuak: euskal herritarrak” euskaldunek munduan zehar izan duten eragina erakutsiko du.

Datorren urteko otsailaren 6an inauguratuko den erakusketa, New Yorkeko Ellis Island-en kokatuko da. Erakustaldiak, Euskaditik Estatu Batuetara alde egin zuten euskal herritarren bizipenak, bisitariari erakutsiko dizkio.

New York-eko Ellis Island museoan otsailaren 6tik “Lehen begiradan ezkutuak: euskal herritarrak” erakusketa bertan izango da. Hizkuntza, ohiturak eta euskaldunen baloreak aurkeztea eta baita 1892 – 1954 bitartean Estatu Batuetara joateko izan zituzten arrazoiak ezagutzea da erakusketaren helburua. Euskal herritarrek munduan zehar izan duten eragina azaldu nahi zaie erakustaldi honetara hurbilduko diren bisitari guztiei.

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Guillermo Echenique izan da erakusketa aurkezteko arduraduna. Berarekin Julian Celaya, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendaria eta Benan Oregi saila honen teknikaria izan dira.

Echeniqueren hitzetan, erakusketara hurbiltzen diren pertsonak, historiaren eta euskal kulturaren testu narratiboak, ikus- entzutezko grabaketak, argazkiak, tresna historikoak, euskal artea eta umeentzako atal interaktiboak aurkituko dituzte.

Agerraldiaren inaugurazioa Lucy Garateren esku izango da. Euskal migraria, 1920an Ellis Island-era heldu zen eta gaur egun New York-en bizi dena.

Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak azaldu ditu 300.000 bisita inguru jasoko dituzten areto bakoitzeko edukiak.

Euskal inmigrazioaren histria erakusten

Erakusketaren lehenengo areto honetan, euskal herritarrak Euskaditik joateko izan zituzten arrazoiak azalduko dira.

Halaber, ezagutaraziko da Valentin Agirreren ostatuak izan zuen garrantzia eta zeregina euskal herritarrek mendebaldera egin zuten bidaian.

Nortzuk dira euskal herritarrak

Bigarren aretoan euskararen garrantzia azalduko da eta baita euskal kirola eta dantzarena ere. Gainera, euskal herritarren eta kanpotar berrien argazkiak erakutsiko dira.

Euskal herritarrak munduan zehar

Gela honetan historian zehar euskal herritarren presentzia eta gertaera historikoetan izandako eragina azalduko da. Euskal azterlari, misionari, politikari, kirolari eta artisten bizipenak ezagutuko dira.

Euskal herritarrek utzitako mundua

Erakusketaren laugarren aretoan, baserri, kostalde, mendi, industria eta elizaen argazkiak erakutsiko dira. Irudi hauek, Francoren garaia, Gernikako bonbardaketa eta Gernikako Arbola sartuko dituzte barne.

Euskal herritarrak Amerikan

Gela honetan erakutsiko diren argazkiak Estatu Batuetatako ostatuak, frontoiak, hotelak eta jantetxeak izango ditu ardatz. Irudiek, Floridatik Oregonera, izenetan, hainbat lekuetan eta negozioetan euskal eraginaren azalpena jasoko da.

Euskal herritarrak - ikuskera modernoa

Erakusketaren azken aretoan Euskadiko gaur egungo argazkiak eskainiko dira. Esaterako, Guggenheim Museoaren, edota Mundaka Surf eta Chillidarenak. Gaur egun Eusko Jaurlaritzak duen zeregina ere aztertuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan