Berriak Lehendakaritza

Euskadik IKTen 2012 Urteroko Mundu Konferentzia antolatuko du

2011-07-06

2011ko Lehiakortasunaren Konferentzian iragarri du berria

Euskal Herria Klusterren arloko Munduko Biltzarraren buru izango da, eta, ondorioz, lehendakariak esan duenez “aukera bikaina da, Euskadin dugun kluster egitura sendoaren balioespen garrantzitsu bat”. Horrez gain, Euskadi Climate Group-aren buru izango da:elkarteak munduko 80 konpainiarik garrantzitsuenak barne hartzen ditu, baita garapen iraunkorraren eta energia berriztagarrien arloan gehien lan egiten duten Eskualde eta Tokiko Gobernuak ere.

Patxi Lópezek gaur iragarri du Euskadik antolatuko duela IKTen 2012ko Urteroko Mundu Konferentzia, Klusterren arloko Munduko Biltzarra. Iragarpen horrek frogatzen du Euskadi “modan” dagoela gobernuek, erakundeek, eragile sozialek, enpresariek eta langileek kanpora zabaltzeko eta nazioarteko merkatuetan “modu arrakastatsuan” lehiatzeko egin duten ahaleginari esker.

Lehendakariaren hitzetan, “ahaleginak eta sakrifizioak” krisia atzean uzteko balio izan du “modu adimentsuan eta erabakitasunez jokatzen jakin dugulako”. Orkrestrak (Deustuko Unibertsitateko Lehiakortasunerako Euskal Institutuak) Donostiako Kursaal Jauregian antolatutako itxiera-ekitaldian egin duen esku-hartzean, lehendakariak ziurtatu du Euskadi “bikaintasunaren sinonimo dela gure enpresei, langileei, unibertsitateei eta zentro teknologikoei esker, baita lurraldeen eta identitateen inguruko liskarrak baino harago iristea eta gure ekonomiaren modernizazioaren alde lan egitea erabaki duen Gobernu bati esker ere, iraunkorragoa eta lehiakorragoa izatea lortu du eta”.

Halaber, “multilokalizazioa” barne hartzea sustatu du; alegia, “gure gizartea ere nazioartekotzea, ezagutza sortzea, talentua eta inbertsioak erakartzea, hizkuntzen ezagutza sustatzea eta berrikuntzaren alde apustu egitea”.

Lopezek adierazi du Eusko Jaurlaritzak datozen asteetan proposamen “anbiziotsuak” aurkeztuko dituela enpleguaren, zergen, gizarte-politiken eta herrialdearen antolamenduaren arloetan.  Proposamen horiek “beharrezkoak dira gure garapenerako eta etorkizuneko iraunkortasunerako, eta gainerako alderdi eta erakundeekin adostasuna lortzea espero dut”, erantsi du.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)