Berriak Herrizaingoa
Eu

Maixabel Lasa: ''Ezin dira begiak itxi gertatzen jarraitzen duten eta hausnarketa politiko eta moral bat merezi duten gauza batzuen aurrean''

2011.eko uztailak 05

Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren zuzendariak ETAk eraildako bere senarraren omenez egindako monolitoaren kontrako erasoa kondenatzen du

Maixabel Lasa Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren zuzendariak ETAk eraildako Juan Mari Jauregui bere senarraren omenez egindako monolitoak joan den astean jasandako erasoa gaitzetsi du gaur. ''Ezin dira begiak itxi gertatzen jarraitzen duten eta hausnarketa politiko eta moral bat merezi duten gauza batzuen aurrean'', adierazi du; gainera, hondatzearen egileei zuzendu da borroka galduta dutela baieztatzeko, ''monolitoa apurtzen duten bakoitzean berriz konponduko da eta''. Prentsa bulegoa

Joan den astean zehar eman zen erasoa (bere inauguraziotik ematen den laugarrena da) eta, horren eraginez, garrantzizko kalteak jasan zituen monumentuak eta berreraikitzea beharrezkoa izango da. Oraingoan, hondatzeak egiteaz gain, oroitzapenezko inskripzioaren zati bat ere lapurtu dute egileek.

Eraso berri honen emaitza ezagututa, fanatismoa eta intolerantzia ez direla herrialde honetatik desagertu esan du Maixabel Lasak. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren zuzendariarentzako, "aro-aldaketa baten aurrean gaudela eta gauza hauek iraganari dagozkiola esaten dutenak daude; hala izatea gustatuko litzaidake, baina ekintza hauek ematen direnean, puntualak izan arren, ere gustatuko litzaidake jendea ez isiltzea eta pentsatzen duena esatea, denok begiratu nahi dugulako etorkizuna baikortasunez; baina ezin dira begiak itxi gertatzen jarraitzen duten eta hausnarketa politiko eta moral bat merezi duten gauza batzuen aurrean".

Monolitoa "Los que te quisimos te recordaremos" esaldia eramaten duen disko formako hilarri bat da eta Burnikurutzeta mendian jarri zen, ETAk hildako politikari sozialistak lotura berezia baitzuen leku horrekin; izan ere, bertan bota zituzten bere errautsak. Legorreta, Beizama eta Tolosa herrietako elkargunean kokatuta, urtero hartzen du hildakoaren omenezko lore-eskaintza bat erailketaren urteurrenean.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)