Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak espero du aste honen amaieran iragartzea Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera noiz egingo den

2021-04-12
  • Lehendakaria bihar bilduko da LABIko Batzorde Teknikoko kideekin, egoera epidemiologikoa aztertzeko

Iñigo Urkullu lehendakariari elkarrrizketa egin diote, gaur goizean, Radio Euskadiko “boulevard” saioan. Bertan adierazi du, aste honen amaieran Transferentzien Batzorde Mistoaren bilera bat egiteko eguna iragarri ahal izatea espero duela, "Espainiako Gobernuarekin egutegian hitzartutako transferentzien lehen bloke hori betetzeko".

Bestalde, Lehendakariak jakitera eman du bihar LABIko Batzorde Teknikoko kideekin bilduko da egoera epidemiologikoa aztertzeko, eta profesionalek planteatutako interpretazioetan oinarrituta, Euskadiko Babes Zibileko Planaren Aholku Batzordea deitzea edo ez erabakiko du, baina gaineratu du neurriak ezin izango direla inola ere lasaitu. Hala, Lehendakariak aurreratu du ez dela murrizketak leuntzeko garaia, eta herritarrak neurriak betetzera deitu ditu, "pandemiak hilabeteetan jarraituko duelako", nahiz eta "txertoen fluxuaren argia dagoen", gaineratu du.

Alarma-egoera ez luzatzeko aukeraren aurrean, Lehendakariak Pedro Sánchez presidenteari eskatu dio konsziente izan dadila autonomia-erkidegoek berme juridikoak behar dituztela birusaren hedapena erogazteko neurriak aplikatzerakoan. "Posible balitz, alarma egoera mantentzea beharrezkoa dela uste dut", adierazi du. Zentzu horretan, "Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ezartzen dituen autoen aurrean berme juridiko nahikorik ez izateak" kalte egigo duela gaineratu du. Lehendakariak aitortu du aurreikusi beharko dela alarma-egoeraren amaiera, eta, horren aurrean, nola jokatu eskumenen eta mugen arabera.

Txertaketari dagokionez, Lehendakariak adierazi du txertaketa-prozesua ondo doala, baina "kontua ez dela lasterketa bat ezartzea". Lehendakariak ziurtatu du Euskadin aurreikusitako estrategiari jarraitu zaiola, betiere une bakoitzean eskuragarri dauden txertoen arabera, "marka bakoitzak bere zehaztapenak ditu". Hala, txerto gehiago izan direnean erritmoa handitu egin dela azpimarratu du, baina beti bigarren dosia ziurtatuz. AstraZeneca txertoari buruz galdetuta, Urkullu lehendakariak esan du ez dela ulergarria "dantza" hau, Sendagaien Europako Agentziak adierazten duenean onurak arriskuak baino handiagoak direla ".

5 iruzkin
  • @mikel_uriguen
    2021-04-13

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EUS @radioeuskadi @Boulevardeitb saioan @iurkullu Lehendakariarekin elkarrizketa 

    📻https://t.co/DmVSaCcF35

    CAST Entrevista a…

  • @ErrekaldeEAJPNV
    2021-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EUS @radioeuskadi @Boulevardeitb saioan @iurkullu Lehendakariarekin elkarrizketa 

    📻https://t.co/DmVSaCcF35

    CAST Entrevista a…

  • @eajpnv
    2021-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EUS @radioeuskadi @Boulevardeitb saioan @iurkullu Lehendakariarekin elkarrizketa 

    📻https://t.co/DmVSaCcF35

    CAST Entrevista a…

  • @eajpnv_Legebil
    2021-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EUS @radioeuskadi @Boulevardeitb saioan @iurkullu Lehendakariarekin elkarrizketa 

    📻https://t.co/DmVSaCcF35

    CAST Entrevista a…

  • @OrtegaAller
    2021-04-12

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: EUS @radioeuskadi @Boulevardeitb saioan @iurkullu Lehendakariarekin elkarrizketa 

    📻https://t.co/DmVSaCcF35

    CAST Entrevista a…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak