Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Langabezia jaitsi egin da ekainean, 3.933 langabetu gutxiagorekin

2011.eko uztailak 04

 

  • Murrizketa 2,65 puntukoa da, Estatuko batez bestekoa baino puntu bat handiagoa
  • Aipagarria da 25 urtetik beherakoen artean langabeziak izandako jaitsiera
  • Ekain onena izan da, 2006. urtetik

 

Euskadin erregistratutako langabeziak behera egin du ekainean,  3.933 langabetu gutxiagorekin. Portzentajeari erreparatuz, murrizketa %2,65ekoa izan da, eta horren ondorioz 144.414 dira egun enplegu bila dabiltzanak. 2006. urtetik gaur arte ekain batean izandako langabezia-jaitsierarik handiena izan da; izan ere, urte hartan 4.292koa izan baizen langabetuen kopuruaren murrizketa. Euskadin langabeziak izandako jaitsiera Espainiako batez bestekoa baino 1,03 puntu handiagoa da; izan ere, han %1,62 jaitsi baita.

Lurraldeen arabera, jaitsiera handiena Bizkaian izan da, maiatzean baino 2.231 enplegu-eskatzaile gutxiago baitzeuden (%2,68 gutxiago). Horren ondoren Gipuzkoa kokatu da, 1.363 langabetu gutxiagorekin (%3,18); Araban, berriz, murrizketa 339 pertsonakoa izan da (%1,53).

Langabezia gizonen artean murriztu da gehien, %3,81; eta emakumeen artean murrizketa txikiagoa izan da, %1,55ekoa. Adinari erreparatuz, agerian geratzen da harremana dagoela langabeziaren jaitsieraren eta enplegu-eskatzaileen gaztetasunaren artean; izan ere, zenbat eta gazteago orduan eta gehiago jaitsi da langabezia. 25 urtetik beherakoen artean 2.030 langabetu gutxiago zenbatu ziren; 25 urtetik 44ra dituztenen artean 1.424 gutxiago; eta 45 urtetik gorakoen artean 479.

Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte GAietako sailburuak adierazi duenez, "gure balorazioa positiboa da, nahiz eta datu horiek zuhurtzia osoz hartu behar diren beti; izan ere, langabetu bakoitzaren atzean egoera zailean dagoen pertsonak eta familiak aurkitzen baititugu. Nolanahi ere, ekaineko datua positiboa da, Estatuko batez bestekoaren gainetik dagoelako; 2006. urtetik hona ekain batean izan den daturik onena delako; eta, batez ere, langabeziaren jaitsiera handiena 25 urtetik beherakoen artean izan delako".

Horrela, "langabeziak jaisten jarraitu dezan lanean segitzeko eta langabeziaren mailak murrizten lagunduko duten garapen ekonomikoko aukera handiagoak eta hobeak sortzeko" eskatu du Zabaletak. Horren ildotik, Lanbideren jarduna aipatu zuen; izan ere, bitartekotza, orientazioa eta enplegu-politika aktiboak bultzatzeko balio izan baitu.

Langabeziaren murrizketa handiena industrian izan da

Ehunekoei erreparatuz, nabarmena da industriaren sektoreari lotutako langabeziak izandako beherakada (-%3,72). Zerbitzuen eboluzioa ona izan da (-%2,82), baita eraikuntza ere, langabeziaren murrizketa izan baita sektore horretan (-%1,94). Lehen sektorea izan da langabeziaren igoera nozitu duen bakarra (+%0,78).

Nabarmena da, baita ere, langabeziak industriaren sektorean iazko ekainarekin alderatuta izan duen eboluzioa; izan ere, aurten oso antzeko langabetu-kopurua baitago sektore horretan.

Gizarte Segurantzako afiliazioari dagokionez, maiatzean baino 651 afiliatu gehiago zeuden. Horrela, 930.493 afiliaturen kopurura iritsi da, urtarrilean baino  6.983 gehiago. Ekainean afiliazioaren hazkunde handiena Araban izan da (+%0,23); bigarren handiena Bizkaian (+%0,03) eta txikiena Gipuzkoan (+%0,06). "Langabetuen kopurua Gizarte Segurantzaren igoerarekin alderatu behar da. Gizarte Segurantzako afiliazioa sei hilabetez igo da jarraian, eta horren ondorioz urtarrilean baino ia 7.000 afiliatu gehiago daude", adierazi du sailburuak.

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2011.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Langabezia jaitsi egin da ekainean, 3.933 langabetu gutxiagorekin. http://bit.ly/lHjgjg

  • @MENITM
    2011.eko uztailak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @lanbideejgv: Berriak, El desempleo disminuyó en Euskadi en 3.933 personas en junio. El mejor junio desde 2006 http://t.co/EuEkRhr #noticias

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan