Berriak Segurtasuna

Frantziako Poliziak Ertzaintzaren lana aitortu du Madrilen

2021-04-09
  • Aranzazu Montero Ertzaintzako ofizialak Frantziako Polizia Nazionalaren domina jaso du Frantzia eta Euskadi arteko bitarteko ofizial gisa egindako lankidetza-lanagatik eta izandako harreman bikainagatik. Era horretara, bere profesionaltasuna aitortu du Frantziak Madrilen duen Enbaxadako Barne Segurtasuneko Zerbitzuak, bertako barne-kontseilariaren eta polizia-agregatuen bidez

Bereizgarria emateko ekitaldia Eusko Jaurlaritzaren kanpo-harremanetarako Madrilgo Ordezkaritzan egin zen. Ofizialari Frantziak Madrilen duen Enbaxadako barne-kontseilariak, Jean-Marc Souvira jaunak, eman zion domina.

Alde horretatik, nabarmendu behar da Frantziako Polizia Nazionalaren komandantearen, Eric Piciuraren, eta Ertzaintzaren arteko lankidetza, azken horrek Ertzaintzak Madrilen dituen Erakunde Harremanetarako eta Komunikaziorako Zerbitzuko bitarteko ofizialekin batera lan egiten baitu.

Ekitaldian Jean-Charles Olvera Frantziako polizia-agregatu berria, Iñaki Gangoiti Ertzaintzako komisarioa (Ertzaintzaren zuzendariaren izenean) eta Aitor Ercilla Ertzaintzako bitarteko ofiziala ere izan ziren.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan