Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Errenteria

2021-04-08

Osasun Sailak eta Osakidetzak jakinarazten dute, Errenterian egiten ari diren baheketa larunbatera arte luzatuko dela, eta beharrezkoa izanez gero, egun gehiagoz luzatuko dela.

Orain arte 4715 PCR egin dira eta 1845 pertsona daude biharko deituta.

Baheketan parte hartzeko, gogora ekarri behar dugu beharrezkoa eta ezinbestekoa dela bertara aurrez hitzordua eskatuta eta ordutegia errespetatuta joatea, egun hauetan sortu diren ilarak saihesteko eta Errenteriako herritarren segurtasuna bermatu ahal izateko.

Hitzordua eskatzeko Iztietako Osasun Zentrora deitu behar da (943 007940) edo Osasun Kontseilura (900 203050), 08: 00etatik 20: 00etara.

 

Lekua eta datak
PCR probak ateratzeko Merkatuzarrera joan behar da (Goiko kale 1), Errenterian, apirilaren 8an eta 9an, 08:30etik 19:30era. Apirilaren 10ean, larunbata, 8:00etatik 14:30era . Behar izanez gero, egun gehiago zabalduko dira.

 

Donostia, 2021eko apirilaren 8a

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan