eLankidetzako zuzendariak Senatuan lankidetza deszentralizatuaren balio erantsia aldarrikatu du

2021-04-07
  • Paul Ortegak lankidetza deszentralizatua “eredu hurbilagoa” dela defendatu du, “horizontalagoa eta hainbat lurraldetako eragileen artean ikaskuntzak sortzeko gaitasuna duena”
  • Azken urteotan, Euskadi Garapenerako Laguntza Ofizialerako zergadun nagusia izan da; 21 euroko ekarpena egin du biztanleko eta Estatuaren batez bestekoa 5,12 eurokoa da

 

Paul Ortega eLankidetza-Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak agerraldia egin du, gaur, Senatuaren Garapenerako Lankidetza Batzordean, lankidetza-lege berriaren garapen-prozesuaren esparruan. Saioaren helburua estatuz azpiko zenbait erakundek eta organismok egiten duten lankidetza deszentralizatua aztertzea eta eztabaidatzea izan da.

Espainiako Gobernuak Kanpo Harremanetarako Estrategiaren lehentasunetako bat bezala honako hau finkatu du: Espainiako lankidetzaren erreforma; horretarako, Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Espainiako Agentzia (AECID) berritu eta lege berria sortu behar da.  Hori horrela, Paul Ortegak honako hau esan du: “Estatuko etorkizuneko legeak autonomia-erkidegoen, aldundien eta toki-erakundeen garapenerako lankidetzaren arloko eskumena aitortu behar du, eta lege-esparrua eta operatiboa eman behar die, sustatu ahal izateko”.

Erakunde horien lana defendatzeko, Ortegak lankidetza deszentralizatua nabarmendu du; izan ere, estatuek garatzen dutenaz bestela, “eredu hurbilagoa eta horizontalagoa da eta hainbat lurraldetako eragileen artean ikaskuntzak sortzeko gaitasuna du”. Adibideen artean, Vitoria-Gasteiz aipatu du, aitzindaria baita gai horretan, 1988tik. 

eLankidetzako zuzendariak honako hau nabarmendu du: “azken datuek erakusten dute krisialdiak eragindako murrizketak eta diskurtso populista eta arrazisten goren unea gorabehera, estatuz azpiko lankidetza mailaz maila hazten joan dela azken urteotan”. Eta sozietate zibileko nazio- eta nazioarte-mailako erakundeen eta GGKEen arteko lankidetzaren balioa nabarmendu du; izan ere, areagotu egiten dira, hala, zenbait kontu sentikor –besteak beste giza eskubideak– babesteko aukerak.

Amaitzeko, Eusko Jaurlaritzak 2030eko Agendaren inguruan eginiko lana azaldu du Ortegak, eta eLankidetzaren ekimen batzuk jarri ditu adibide gisa.

Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak jarraitzen du garapenerako lankidetzaren politiken aldeko apustua egiten, eta erreferente da nazioarte-mailan, bai bolumenagatik, bai ibilbideagatik. Autonomien Garapenerako Laguntza Ofizialari buruzko azken txostenak dakarrenaren arabera –Espainiako GGKEen Koordinakundeak egin du–, Euskadik, 2019an, 21 euro inbertitu zituen, guztira, biztanleko, eta Estatuko batez bestekoa 5,12 eurokoa izan da.

Erkidegoen arteko desberdintasun hori nabaria da; esaterako, Madrilek 0,61 euro inbertitzen ditu, nahiz eta biztanleko BPGd altuena duen lurraldea izan, eta Murtziak, 0,31 euro. Beste aldean Nafarroa dago, zeinak 14 euro inbertitzen baititu biztanleko, bai eta Extremadura ere, zeinak, nahiz eta biztanleko BPGd baxuena duen lurraldeetako bat izan, 12 euro inbertitzen baititu. 

Gainera, txostenak nabarmentzen du Euskadi, Balear Uharteekin eta Andaluziarekin batera, generoaren eta lankidetzaren arloan konpromiso esplizitua duen erkidego bakarra dela. 2019an, eLankidetzak emandako funtsen % 32 emakumeak ahalduntzeko ekimenetara bideratu zuen, eta % 13 hegoaldeko erakunde feministetara bideratu zen. Beste bi erkidegoek % 4 eta % 7 bideratu zuten genero-arlora, hurrenez hurren.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-04-11

    Tresna gehiago jartzeak adimen artifizialarekin laguntzen du, haurtzaro eta nerabezaro ona ez izatearen berezko egokitzapen-akatsak deskonektatzen direlako.

  • 2021-04-11

    Poner más herramientas ayuda con inteligencia artificial por desconexión posibles fallos adaptativos propios de no haber tenido por ejemplo una buena infancia y adolescencia.

Ekitaldiko kargudunak