Berriak Osasuna

Ohar informatiboa: Errenteria

2021-04-05

Osasun Sailak eta Osakidetzak, egiten dituzten zaintza- eta kontrol-lanen barruan, herritarren lankidetza eskatzen dute, eta, behean zehazten den biztanle-taldeari, PCR proba egitera joateko eskatzen diote.

 

ZEINEK?

Martxoaren 14tik apirilaren 5era bitartean Zumardian, Diputazio plazan eta inguruetan dauden Errenteriako tabernetara joan ziren pertsonak.

 

ZER EGIN BEHAR DUTE?

Iztietako Osasun Zentroarekin harremanetan jartzea bihar, apirilak 6, eta datorren apirilaren 8ra arte, 08:00etatik 20:00etara, edo Osasun Kontseilura deitzea.

Iztietako Osasun Zentroa: 943 00 79 40

Osasun Kontseilua: 900 20 30 50

 

LEKUA ETA ORDUTEGIA

PCR probak Merkatuzarren (Goiko kale 1) egingo dira, Errenterian, bihar, apirilaren 6an, 14:15etik 19:30era eta apirilaren 7an eta 8an, 08:30etik 19:30era. Behar izanez gero, egun gehiagoetara luzatuko da.

Emaitza guztiak SMS bidez bidaliko dira.

 

Bien bitartean, Osasun Sailak eta Osakidetzak herritar guztiei gogorarazten diete COVIDekin bateragarriak diren sintomak edukiz gero –besteak beste, sukarra, eztula, eztarriko mina, arnasteko zailtasunak edo usaimenaren galera– beren etxeetan isolatzeko eta osasun-zentroa deitzeko.

 

Donostia, 2021 apirilaren 5a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau