Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Euskadin ezarritako Telekomunikazioko Azpiegituren Mapa prestatzen ari da Itelazpi, Gobernuak eskatuta

2011.eko uztailak 04

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Banda Zabaleko Azpiegituren Mapa prestatzeko eskatu dio Itelazpi Sozietate Publikoari. Mapa horren bidez, telekomunikazioen arloan parte hartzen duten agente guztien informazioa eta azpiegituren ezaugarriak eta kokapena jasotzen dituen datu-basea egin nahi da.

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioen baitan dago Itelazpi Sozietate Publikoa eta exekutiboak eskatuta, Euskadin ezarritako Telekomunikazioko Azpiegituren Mapa prestatzen ari da erakundea. Datu-base orokor batean bihurtu nahi du mapak eta bertan, merkatuko agenteen inguruko informazioa jasoko dute, bai agente publikoena bai operadoreena, baita azpiegituren kokagunea eta ezaugarriak ere. Horretarako informazio geografikorako sistema (GIS) bat erabiliko dute, geoerreferientziazio formatu estandarren bidez.

Gaur egungo zabalkundeari buruzko irudi erreal eta zehatza eskainiko du mapak. Gainera, eragina izango du Eusko Jaurlaritzak azken belaunaldiko azpiegituren zabalkunderako hartu beharreko erabakietan eta haustura digitalarekin amaitzeko hartu beharreko erabakietan. Era berean, telekomunikazioen arloan dituen azpiegituren inguruko informazio zentralizatua eskainiko dio mapak exekutiboari eta errekurtsoak eta gastu operatiboak optimizatzeko aukera sorraraziko du.

Mapan jasoko den informazioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzaren erabilerarako prest dauden azpiegitura propioen antolaketa jasoko du. Horrez gain, erabilpenerako lagapen-akordio bidez edo merkataritza-akordio bidez egiten diren ekimenen informazioa ere jasoko du. Mapan bilduko den gainerako informazioa ondorengoa izango da: erabiltzeko moduan dauden kanalizazioen informazioa, hala nola, ibilbidea, ezaugarri teknikoak eta konexio puntuak; zuntz optikoko lineak jasotzeko gai diren aire-lineak; komunikazioetarako kable-lineako kanalizazioetan dauden hodi erabilgarriak; zuntz optiko erabilgarriak, eta horien soberakindun ahalmena edo ibilbideak eta bereizketa puntu posibleak eta zuntz optikoko uhinen luzerak.

Maparen lehen fasean informazioa jasoko du Itelazpik, eta beharrezkoa den kasuetan, lehen aipaturiko agenteei informazio-eskaera egingo die. Informazioa aztertu eta landu ondoren, erakunde publikoak analisia eta ondorio nagusiak biltzen dituen txostena aurkeztuko du. Proiektua lau hilabeteren buruan amaituta egotea espero da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko